Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nipondar (29 agerraldi, liburu 1ean; orobat nipoi g.er. eta nipon g.er.; cf japoniar 498 agerraldi, 61 liburu eta 149 artikulutan) izond/iz japoniarra.

Gerra-preso nengoen ni ere esparru nipondar batean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 141. orr.

Urtea bukatu baino lehen, dena den, artikulua aldatzeko asmoa dute agintari nipoiek gerra debekua kenduz eta soldadu gehiago izan ahal izateko 237.000 soldadu ditu egun.  Berria - Harian   2005-04-16

Bigarren Mundu Gerraz geroztik yankiak noiz hurbilduko labana zorroztuta leizean igurika zeuden gerlari nipon haietarik bat .  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

Ez dute nipondar guztiek halako sudurrik, baina halakoa duen inor azalduz gero, japoniarra da jatorriz zalantzarik gabe.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 14. orr.

Japonian, sabotaje deitzen zaio horri: nipondarrek bidera dezaketen krimen handienetako bat.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 130. orr.

Sekula ez naiz izan lehendakariari dimisioa aurkeztu nion egunean baino nipondarragoa izan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus