Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
neurkatu, neurka, neurkatzen (orobat negurkatu g.er.) 1 du ad neurtu; neurrian eman.
Izebak gorputzaren mugimenduak neurkatzen zituela, ezpainetara ura luzatzen eta noiztenka kopeta mustukaz lehortzen zion, amultsuki. Entzun bai jauna gure baitan sar neurkatu zuen eztiki Graxik ezpainak doi-doia higituz, jendetza beha zegoela ohartzeke. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Orduan denak lerrotan emaiten ziren, eta kanpalekuan sartzen ginen urrats neurkatuan, xut zeuden postako soldadoei agurra eginez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 51. orr.
Trakturrak ari ziren kantari, piko negurkatuz, ziotelarik, sarri arbia izanen dela Jaun haundi. Herria 2005-10-06