Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
neurkada (orobat neurka g.er.) iz ipar erritmoa, neurria.
Demagun bazoazela bidean, gidariaren eskuinean zarela, zure begirada abiaduraren neurkadaren arabera badabilela. Berria - Kultura 2004-08-25
Urratsaren neurkadan. Herria 2005-02-10
Agatak ordutik hara ez zuen saihets-batzarrik filmatu: denak bat ziren, bouzoukiaren neurkadaz aharrak, jeloskeriak, tristeziak ezabatuak bailiran. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.
Baina laster, mendeak ziruditen segundoak ahitzean, birikak ozenki eta neurka naturalagoan husten eta betetzen sumatzen zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 325. orr.