Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neurgarri 1 izond neur daitekeena.

Berdin lantzen ditu bai lerro zuzen neurgarriak eta haien artean neurtezinak direnak, bai horiei dagozkien azalera karratuak edo laukizuzenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Denbora eta espazio neurgarriak baino haratagoko eremu batean dago gure baitako irudimenaren esparru misteriotsu hori.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

Adierazleak "hedadura bat irudikatzen du eta hedadura hori dimentsio bakar batean da neurgarria".  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Diru laguntzak aurrekontuetan nabarmen igotzeko eta horiek banatzeko irizpide zehatz eta neurgarriak erabiltzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Prebentzioak, hitz bitan, ebidentzia zientifikoan oinarritutako egoera gertagarri eta neurgarri ezkorrez dihardu.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Arrazoi nork duen zehazteko hainbat elementu objektibo daude, eta gehienetan neurgarriak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

• 2 iz neurtzeko sistema. ik neurgailu.

Hortaz, ez da erabiliko Gipuzkoako Txapelketan darabilten neurgarri bera; hartan, ebakeraren kalitatea ere neurtzen baitute.  Berria - Kirola   2004-06-25

Nihilista izan daiteke hitz egokia, bai, ez bainintzen biziki abertzalea (euskarazko eskoletara ez apuntatzea, horren erakusgarri), ezta ikaragarri ezkertiarra ere; kokaera politikoa erabakitzeko neurgarri klasiko horietan moderatu samarra nintzen beraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 91. orr.

· Idazlearen memoria munduaren neurgarri, gainerako idazlanak ulertzeko giltza.  Berria - Kultura   2004-10-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus