Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
neskazahartu, neskazahar(tu), neskazahartzen (orobat neskazartu g.er.) 1 da/du ad neskazahar bihurtu.
Behin neskazahartuta, tabernako lanetan laguntzen zion Amari, eta hura hil zenean Mariari. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 117. orr.
Ametsetan milaka senargai agertzen, baina egunak eta urteak aurrera eta inoren arrastorik ez; esnatu eta etxeko lanak egiten hasterako denborak ihesi, neskazahartu egingo zuen mehatxua hautsetan idatzi ondoren. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.
Lotsa ote zen Fubuki, neskazahartzen hasia zelako? Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 95. orr.
2 neskazahar-hurrendu da ad
Zertarako engainatu erbesteko mutil bat, eta zertarako engainatu bere burua, urteen ispiluan eta herri guztiaren aurrean neskazahar-hurrentzen ari dena? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.