Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehengusu haiek -mutilzahar eta neskazaharrak denak-, bazituzten etxeak hiriburutik hurbileko zenbait herritan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 136. orr.
Neskazaharrak, gona beltza jantzita, intsektu orban bitxi bat ipintzen zuen argitasun gordinen erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.
Bagenuen neskazahar bik kudeaturiko paper eta liburu denda bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.
Neskazahar itsusi, beltz, kakatua-sudurdun bat zen, loro zaharrak baino urte gehiago zituena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.
Neskazahar geratu ditun, eta ondo merezita gainera. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 76. orr.
Neskazahar zital horietako bat da, besterik ez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.
Ahizpa neskazahar batekin erdibana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.
Ezin jasan ez amaren galdera arranguratiak [...] ezta izeba neskazaharraren ateraldi pozoitsuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.
Lehorrak bularrak, atso neskazaharrak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 79. orr.