Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nerbiostu, nerbios, nerbiosten (orobat nerbiotu g.er.) da/du ad urduritu, artegatu.
Baina artegatzen ari da; nerbiosturik, itzuli eta erdi jauzi bat egiten du -hau kai-geltokia da, ezta? Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 96. orr.
Deabruak hartutako aleman txatxu haien asmazioa, eta orduantxe hasten nintzen ni nerbiosten eta asaldatzen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.
Eta Tomek ez deitzen! Angie nerbiotzen ari zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 90. orr.
Berri agentzietako ordezkariak, irratilariak, [...] argazkilariak, eta haiekin gure Patxi, jadanik nerbiostua bertzeak baino tiraleku hobea bereganatzeko afanetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.