Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Literaturan eta zinean hain fruitu ederrak eman zituen Neorrealismo italianoa deitu zuten korronteko gai eta ezaugarri guzti-guztiak ditu pelikulak: kontatzen den istorioaren karga soziala; gerra ondoko egoerak bide bazterrean utzitakoen miseria; lorpen sindikalen garrantzia eta Eredu Amerikarrarenganako lilura, [...]. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.
Italiako neorrealismoko Roberto Rossellini Roma, citta aperta eta Dogma korronte berriko Dogville emango dituzte, esaterako. Berria - Kultura 2004-07-28
Besteok egunak eta gauak ematen genituen literaturaz hitz egiten, zinemaz (italiar neorrealismoa zebilen artean nagusi), [...]. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 170. orr.
Nire estiloa neoerrealismo italiarretik hurbil dago. Berria - Kultura 2004-09-09
Espainiar neorrealismoaren harribitxi honek mundu zabaleko hainbat tokitan izan zuen arrakasta, agian ederki jasotzen dituelako ezinezko iraultzaren sentsazioa eta giza kondizioa mugatzen dituzten oztopoak, kanpokoak nahiz barnekoak. Berria - Kultura 2004-03-25