Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nekrofilia 1 iz heriotzak norbaiti eragiten dion erakargarritasuna.

Koadroa Rossettiren hoberentzat aipatu ohi delarik ere, batzuentzat makabroa da, eta autorearen nekrofiliaren adierazgarri.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

Nekrofilia, koprofilia, eta beste filia asko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 144. orr.

Nekrofilia moduko bat du.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

[Miguel de Unamunok] «nekrofilia eta zentzugabeko oihua» zela erantzun zion, 1936an, «gora heriotza» esan zion jeneral faxista bati.  Berria - Mundua   2004-10-26

2 (hitz elkartuetan) ik nekrofiliko.

Nekrofilia-istorio hondoratuaren kontura idatzitako lerroez landa, iduri zuen ugaldean agertutako atsoaren hilotz bizigabeari zuku gehiago ateratzerik ez zela, kazetaritzaren ikuspegitik bederen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus