Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nekagarri 1 izond nekatzen duena. (pertsonez)

Jan eta ixo, agure nekagarri hori, eta segi sagarrondoak landatzera eta irratia entzutera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 17. orr.

Nik uste bezala, neska hau nekagarria duk.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 247. orr.

Aste latza pasa berria nintzen, egunik ez bilerarik gabe, atsedena behar nuen; eta jendea nekagarria da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

2 (gauzez)

Ez zuen uste hain lan nekagarria zenik hura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

Aurretik, baina, tramite nekagarriak eta ilara luzeak egin eta, segurtasunaren aitzakian, mugimendu askatasuna urratzen dituzten baldintzak onartu behar izan dituzte.  Berria - Harian   2005-08-16

200 kilometro gorabeheratsu eta nekagarri aurretik, Erdialdeko Mendikateko errepide gaiztoetan barrena.  Berria - Kirola   2006-03-08

Haien oldar nekagarriak guztiz kezkaturik utzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Inguru dena zurrupatu eta trukean ezer ematen ez duen begirada nekagarri horietako bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 208. orr.

Anaiekin modu nekagarri eta maltzurrean jokatzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1133. orr.

Aldapa luze nekagarri batek eraman ninduen oihanaren gainera.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.

Ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito-ez-ito nekagarri horretan, eta, munduari uko egin nahi izanez gero, baldintza bat bete behar dela ezinbestez eta aurretik; alegia beraren konkista.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 146. orr.

Egia esan, oso nekagarria da dirurik eta baliabiderik gabe zinema egitea.  Berria - Kultura   2004-09-22

3 (adizlagun gisa)

Margaritari nekagarri gertatzen zitzaion anaia denbora guztian etxean egotea, eta irtetera bultzatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.

Norbaitek esan dezake egia dela ez natzaizuela nekagarri gertatu, baina, begi argikoa naizenez, engainuz harrapatu zaituztedala.  Elizen arteko biblia   2 Ko 12,16

· Lagunaren patxada nekagarri egiten ari zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lan nekagarri (4); nekagarri egiten (5); nekagarri gerta (3); nekagarri gertatzen (4)

lan nekagarria (7); luze eta nekagarria (4); nekagarria gertatzen (3); nekagarria izan (12); nekagarria izan zen (6); nekagarria izango (4); nekagarria zen (8); oso nekagarria (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus