Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nekaezin (orobat neka ezin g.er.) 1 izond ezin nekatuzkoa. (pertsonez)

Kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Komunikabide, herri aldizkari eta literatur aldizkari askotako kolaboratzaile fin eta nekaezina da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 277. orr.

Irakurle arretatsua zen, oroimen sendokoa, eklektikoa eta nekaezina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

Durant jaunak bildumazale nekaezintzat eta irakurle aseezintzat zeukan bere burua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

Askotan deitu zion Pierre-Olivierri, audientzia berezietan, bidaiari nekaezinak konta ziezazkion, behin eta berriro, lurralde ezezagun haietako gertakizun eta ohitura bitxiak, bazter ezkutuetako lilura estaliak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 90. orr.

Kazetaritza mota hori, egunez egun errepikatuta, iraultzailerik nekaezinena ere aspertzeko eta desliluratzeko gai da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 89. orr.

Apostolu nekaezinak Atlantikoa zeharkatua zuen Cadizetik Vera Cruzera, eta Ozeano Barea, Akapulkotik Filipinetaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.

Errukarrien laguntzaile nekaezinak ez zion huts egin eta erreguak entzun zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 863. orr.

Eurak oraindino estudianteak dira, errepikatzaile nekaezin horietarikoak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 74. orr.

Ohean makina nekaezina da.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 63. orr.

2 (animaliez eta gauzez)

Zakurrak nagusiaren alde borrokatzeko prest daude, artaldeak zaintzen nekaezinak dira. Erle-armada batek jaten dizu barrena; ondo antolaturik daude, eta lanean nekaezinak dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 47. orr.

Inurri nekaezinen antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 162. orr.

Espermatozoide nekaezinak tronpetara iritsiko dira, baina han ez dute obulurik aurkituko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

Bere zama ia guztia esklabo mekaniko nekaezin bati eman diolako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.

Futuro hitzaren beharrik gabe, planetek, meteoritoek eta beste asteroideek betetzen dituzten orbita eliptiko nekaezin eta ia zehatzez axolatu gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 419. orr.

Eguneroko kontua da Kaiku taldearen ahalegin nekaezina.  Berria - Kirola   2006-02-25

Zazpi urte mutu zeramatzan andre batek irrika nekaezinez bere erreguak zuzentzen zizkion Jainkoari, mihia aska ziezaiola eskatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 450. orr.

Esquerrak koherentzia osoz jokatu du, eta alderdiaren jarrera nekaezin eta beligeranteak Espainiako Gobernuburuaren eta CiUren nahiak zapuzteko balio izan du.  Berria - Mundua   2006-05-06

Haien berritsukeria nekaezina gehiegizko bihurtzen zenean, hitz labur eta apalez eta burua makurtuz isiltasuna ezartzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

Erritmo nekaezina, are gehiago soinugintzan hasi berria den batentzako.  Berria - Kultura   2006-03-02

Hereseen aurkako gorrotoa gupidagabea zen, eta bere grinaren jardun sutsua nekaezina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 318. orr.

3 (adizlagun gisa)

Hiriaren gainean biraka ari ziren nekaezin, putreak bezalaxe, gizon kondenatuen haragiaren zain.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 114. orr.

Abadea adeitsu eta nekaezin agertzen zen kontsulta haietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 301. orr.

Nekaezin, Jimmy ibili eta ibili zebilen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 492. orr.

4 nekaezinezko izlag nekaezina.

Etengabe ari zen oihu eta oihu, nekaezinezko ahots batez: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

langile nekaezina (3); nekaezina izan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus