Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nehon (orobat nehun g.er. eta nihon g.er.) 1 adlag inon.

Ala ahantzia dute gazteek, profeta berriek dioten bezala, autokritikarik gabe ez dela nehoiz, nehon deus egin?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.

Ez dituela nehoiz ez nehon gaizkileak gaztigatuko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

Garbitasuna, lixiba usaina, argi xuri bizi bat... eta beste nehor ez ageri nehon ibilbideetan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

Nehork nehon egundaino egin ez duen bitzikeria pisu bat!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 85. orr.

Azkenean atabal handiaren inguruan kantuz eta jauzteka ari diren gazteen eskuen hauspoak eta bestaldetik ozen den herriaren bozkario miragarriak, ez diote nehon nehori kalterik egiten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 107. orr.

Moto, auto, kamioneta, sirena guziak pizturik, oihuka marrumaka, nehon gelditu gabe, ez eta su gorrietan ere.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 73. orr.

Pilotariak eskuen berotzen hasiak baina Maddalenik nehon ez ageri...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.

Hirian sartu ziren, nehon gelditu gabe, eta portu bazterrera iristean, zaldiak aske utzi zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 290. orr.

Ez zen Historiaren itzulia baratu, ez Europan, ez Ameriketan, ez beste nehon mundu zabalean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 69. orr.

-Etxean baino nehon ez hobe -erran zuen pentsakor arma azpi-artean zutik zetxikanak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

Presuna ohargarria eta maitagarria, nehon baldin bazen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.

2 nehongo izlag

Diote jende horiek, ez dela biluzirik ibiltzean ahalkerik, Jainkoak hala gaituelakotz kreatu eta hori naturala dela eta ez dela hor nehongo gaizkirik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 88. orr.

Horrelako etxe zabalean bizi zelarik, neholako hiriaren eta nehongo erregeren menpean izan gabe.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 135. orr.

Eta politiko horiek nehongo bandil eta kriminalekin nahastekatuak dira, merkatu beltzero, ohoin, proxeneta, pederasta, Sorbonako erakasle, industria-gizon, ofizier, deputatu, apez, lastaira beretan aurkitzen dira, mahai beretan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.

Ez zezan nehongo negoziotan, ez bere burua ager, ez bere iritzirik eman.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

Nehongo arautegian idatzia ez zen jokamolde araudi bat hautsi zuen: harreman sexualak ukan zituen,ezkondu gabe, eta bekatuaren froga sabelean zeraman.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 172. orr.

Nehongo harrokeriak, ez neholako gaiztakeriak bultzatu gabe.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 111. orr.

Ezen, ez genuen aurkituko nehongo gizonik ez emazterik, ez enbaxadorerik ez bankaririk, [...] ez erlezainik ez txirrindularirik, aita saindu hark, batere durduzatu gabe, bakoitzari bere ofizioko azken hitza emanen ez zionik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.

Leku batetik besterako jin-joanek ondarrean nehongo erromes bilakatu ninduten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 113. orr.

Baionatik Maule edo Paueraino bazakiten beste kasetalariek Lafitten berri, ez baitzen hura beldur nehongo ikasle lauso edo bihurrien trakeskerien salatzeko.  Herria   2001-10-11

Nehongo lehiaketa guziak jokatuz eta gehienak irabaziz, gehiago dena, ala trinket ala ezkerpareta eta orotan.  Herria   2005-02-27

3 nehon ere

71 urtetan, itsasuntzi beladun batean, munduaren itzulia bururatu du 233 egunez nehon ere gelditu gabe.  Herria   2005-06-16

Ez zen nehon ere, abiatzear zegoen trena huts egiten alajainkoa!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 118. orr.

Beste nehon ere ez funtsean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.

-Berritxua, nehon-ere...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 185. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus