Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negoziazio (orobat negoziazino g.er.) 1 iz negoziatzea.

Amiantoz beteriko ontziaren inguruko negoziazioak. Negoziazio haiek, adiskidetze zabal baten espirituak inspiratuak, Jouxtebouvilleko borrokek eten zituzten.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Ibarretxek negoziazioak hasiko ditu hiruko gobernua osatzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 198. orr.

Negoziazio hori abiatzeko eguna ere finkatu zuen Ibarretxek.  Berria - Harian   2005-04-18

Esanahi-truke bat, negoziazio bat, ulermen-arintasun bat; guztiak telepatikoak ote ziren pentsarazteko bezain nabarmena inoiz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

"Gure egoerak oso laster erabateko aldaketa" izango duela jakinarazi digu, guri buruzko "ezkutuko negoziazioak" hasi baitira, "indar aleman eta aliatuen artean, bitartekari neutralekin".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.

Udalak tarte horretan negoziazioei ekiteko jarrera irekia erakutsi izan balu, greba bertan behera utziko genuen, inondik ere.  Berria - Kultura   2004-06-30

Zortzi urteko negoziazioen ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Bi bandoen arteko negoziazioak gogorrak suertatu ziren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

Sanzen irudiko, urtebeteko negoziazioen ondoren, akordiorik ez lortzea ez da «zentzuzkoa».  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Horren prezioa adosteko negoziazioak, luzeak eta korapilatsuak dira, dirutza ederrak baitira jokoan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.

Nik espero dut PPk jarrera aldatuko duela eta negoziazioetan parte hartuko duela.  Berria - Harian   2006-03-23

Negoziazioak oso aurreratuak daude, eta ezustekorik ezean, Menotti aurki izango dugu gurekin.  Berria - Kirola   2004-12-28

2 (izenondoekin)

Negoziazio serio eta bideragarriak, negoziazio pragmatikoak, Euzkadi salbatuko zuten negoziaketak, Santoñako haiek bezalakoak, nahi zituen EAJk.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 186. orr.

Marokoren eta Polisarioaren artean negoziazio zuzenak hasteko gomendioa egin du txostenak.  Berria - Harian   2006-04-22

ETAren ikuspegian, negoziazio politikoaren aurreko fasea zen hura.  Berria - Harian   2006-03-23

Negoziazio gogorrak izan omen zituzten, herrian zegoen giro txarraren neurrikoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 85. orr.

Negoziazio luzeak eta korapilatsuak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Truke-letrak kreditu-tresna bihurtu ziren berehala, eta baita espekulaziorako tresna ere, negoziazio bereziak hasi baitziren egiten epemugen eta diruen balioaren inguruan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Ordezkaria aukeratzeko autonomia, mendekotasun politikoa, negoziazio kolektiboa, greba egiteko eskubidea...  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 127. orr.

Kirol arloko txakalaldiaz gain, diru sarien negoziazio liskartsuak izan dituzte jokalariek zuzendariekin.  Berria - Kirola   2004-12-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Negoziazio-erakunde bat (GATT), munduko trukeen liberalizazioa sustatzeko xedea zuena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

Lehen negoziazio-saioen ondoren [...] herrialde industrializatuen inportazioen gaineko batez besteko muga-sariak zortzi bider murriztu dira, %40tik %4ra igaroz 2000n.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

Akordio horrek, haren aurretik izan ziren negoziazio sailei buruz, bi alderdi berri ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.

Erakundeekiko negoziazio prozesua zabaltzea erabaki zuen Filmategiko batzarrak.  Berria - Kultura   2004-07-08

Pertsonen arteko harremanak, protokoloak eta prozedurak eraikitzea, eta negoziazio bideak sortzea ere arkitektura da.  Berria - Kultura   2004-05-23

Abenduaren 31ra bitarteko negoziazio epea ireki du Filmategiak, «akordio bat lortzeko».  Berria - Kultura   2004-07-08

Langileen negoziazio ahalmena eta grebarako eskubidea.  Berria - Harian   2006-02-14

Negoziazio indar handia dutenek, hau da, nolabaiteko botere ekonomikoa dutenek, beren soldata, errenta edo irabaziak hobetu ditzakete.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Ez dute jakin ezberdintzen negoziazio gaiak eta klubaren ekitaldiak.  Berria - Kirola   2004-06-04

ik negoziaziogai.

Protokoloa garrantzitsutzat jotzen dute, oro har, negoziazio esparru orokorra sortzen duelako.  Berria - Harian   2005-02-16

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alec Reid apaiz katolikoa da, eta esperientzia luzea du bake negoziazioetan.  Berria - Harian   2006-03-23

Norvegiak bitartekari lanak egingo ditu beste behin bake negoziazioetan.  Berria - Mundua   2006-02-23

· ELN Nazio Askapenerako Armadaren eta Bogotaren aurre-negoziazioen bigarren elkarrizketa txanda amaitu zen atzo Habanan.  Berria - Mundua   2006-02-28

5 negoziazio gune ik negoziaziogune.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aurtengo negoziazio (12); aurtengo negoziazio kolektiboaren (4); benetako negoziazio (4); elkarrizketa eta negoziazio (22); iazko negoziazio (4)

negoziazio eske (4); negoziazio esparru (6); negoziazio gogorrak (5); negoziazio gune (4); negoziazio kolektibo (10); negoziazio kolektiboa (77); negoziazio kolektiboak (17); negoziazio kolektiboan (39); negoziazio kolektiboaren (57); negoziazio kolektiboaren bidez (7); negoziazio kolektiboaren eredua (4); negoziazio kolektiboari (16); negoziazio kolektiboaz (6); negoziazio kolektiboetan (5); negoziazio kolektiboko (9); negoziazio kolektiborako (17); negoziazio luze (5); negoziazio luzeen (5); negoziazio mahai (22); negoziazio mahai batean (5); negoziazio mahaia (37); negoziazio mahaia osatu (4); negoziazio mahaiak (8); negoziazio mahaian (44); negoziazio mahaiaren (4); negoziazio mahaietan (8); negoziazio mahaiko (6); negoziazio mahaira (14); negoziazio mahaitik (5); negoziazio ministro (8); negoziazio ministroak (7); negoziazio politikoa (11); negoziazio politikoak (4); negoziazio politikoaren (5); negoziazio politikorako (10); negoziazio prozesu (46); negoziazio prozesu bat (15); negoziazio prozesu batean (8); negoziazio prozesu bati (4); negoziazio prozesua (27); negoziazio prozesuan (9); negoziazio prozesuaren (8); negoziazio prozesuari (5); negoziazio prozesurik (6); negoziazio saio (6)

paneko negoziazio (7); paneko negoziazio ministro (4); sektoreko negoziazio (4)

elkarrizketa eta negoziazioa (11); hitzarmenaren negoziazioa (12); lan hitzarmenaren negoziazioa (7); lan itunaren negoziazioa (17)

negoziazioa abiatzeko (4); negoziazioa eskatu (4); negoziazioa hasi (9); negoziazioa hasteko (5)

aldeen arteko negoziazioak (4); aurreneko negoziazioak (4); bake negoziazioak (40); bake negoziazioak abiatu (4); bake negoziazioak hasi (4); estatusari buruzko negoziazioak (4); gobernua osatzeko negoziazioak (5); hori lortzeko negoziazioak (4); jartzeko negoziazioak (4); lortzeko negoziazioak (4); moncloako negoziazioak (4)

negoziazioak abiatu (24); negoziazioak abiatu zituen (5); negoziazioak abiatuko (5); negoziazioak abiatuko dituzte (4); negoziazioak abiatzeko (13); negoziazioak amaitu (5); negoziazioak aurrera egin (5); negoziazioak berriz hasteko (5); negoziazioak eten (10); negoziazioak etenda (7); negoziazioak etengo (5); negoziazioak hasi (39); negoziazioak hasi aurretik (4); negoziazioak hasi zituzten (11); negoziazioak hastea (7); negoziazioak hasteko (26); negoziazioak hasteko eskatu (4); negoziazioak hautsi (12); negoziazioak izan (4); negoziazioak trabatzen (5)

osatzeko negoziazioak (7); sartzeko negoziazioak (6)

lan hitzarmenaren negoziazioan (4); lan itunaren negoziazioan (8)

elkarrizketa eta negoziazioaren (7); elkarrizketaren eta negoziazioaren (5); negoziazioaren alde (5); negoziazioaren aurka (6); negoziazioaren bidetik (4); negoziazioaren bidez (17); negoziazioaren eta akordioaren (4)

negoziazioari begira (4); negoziazioari ekiteko (4)

bake negoziazioei (5); negoziazioei berriz ekiteko (6); negoziazioei ekin (6); negoziazioei ekiteko (10)

negoziazioek aurrera egin (4); negoziazioek porrot egin (6)

negoziazioekin jarraitzeko (12)

bake negoziazioen (7); hilabeteko negoziazioen (8); hilabeteko negoziazioen ondotik (4); negoziazioen alde (5); negoziazioen bidez (7); negoziazioen gakoa (5); negoziazioen ondoren (15); negoziazioen ondorioz (4)

bake negoziazioetan (20); itunaren negoziazioetan (4); negoziazioetan ari (8); negoziazioetan ari dira (4); negoziazioetan aritu (4); negoziazioetan hasteko (4); negoziazioetan parte hartu (12); negoziazioetan parte hartzeari (4); negoziazioetan parte hartzeko (7); negoziazioetan parte hartzen (7)

negoziazioetarako ministro (4); negoziazioetarako ministroak (6)

negoziaziorako deia (6)

bake negoziaziorik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus