Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Areago: ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.
Moldeko hitzek ikaragarrizko azkura ematen zidatek, negal bat banu bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 477. orr.
Mrs. Cohen atso zaharra makurturik zebilen eta aurpegi beltzarana eta negalez betea zuen, errege-sagarraren antzera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 479. orr.
Bularreko negal eta mantxa gorri eta ubelak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.
Venanciak bere garaiko aristokrata munduaren barneko bizimodu guztia ezagutzen zuen; Isabel II.aren negela eta amorru erotikoa; haren senarraren inpotentzia; aristokraten bizioak, gaixotasunak, ohiturak, bere begiez ikusitako xehetasun guztiekin ezagutzen zituen Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.