Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nederlandera (orobat neerlandera g.er.) 1 iz Holandan eta Flandesen mintzatzen den hizkuntza germaniarra. ik flandesera.

Batzuetan, dialekto bati hizkuntza izena eman zaio literatura bat sortu duelako; hori da hain zuzen portugesa eta nederlanderaren kasua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 247. orr.

Ingeles irratiak hamarretako emanaldian, alemanez, nederlanderaz, frantsesez eta beste hizkuntza batzuetan: The invasion has begun, egiazko inbasioa hasi da, beraz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.

-Ez dakit ondo ari garen, Mathilde... -esan zion nederlanderaz, ahots mardul batez, kokotsa ukabilaren gainean jarri eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 166. orr.

Pim-ek (horrela deitzen baitiot orain aitari) nederlandera irakastea nahi du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.

Dusselek oso gaizki hitz egiten zuen nederlanderaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 77. orr.

Ordainketa beste eskola batzuk emanez, nederlanderazkoak, adibidez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Lehendabizi nederlanderatik ingelesera Nelsonen azkeneko guduari buruzko paragrafo bat itzuli dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nik gustura emango dizkiot nederlandera eskolak, berak frantsesean eta beste gai batzuetan ematen didan laguntzaren ordainez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus