Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nederlandar (orobat neerlandar g.er.) izlag/iz holandarra.

Klubak liburu zoragarri bat oparitu dit, Nederlandar sagak eta elezaharrak, baina nahastu egin dira eta bigarren liburukia oparitu didate; horregatik lehenengo liburukia aldatu dut, beste bi libururen truke.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.

Geroago Nederlandar Indietara joan nahiko zukeela esan dit, hango nekazaritza sailetan bizitzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.

Abenduko gertaerek Cayenneko presondegira eraman zuten, baina handik ihes egin eta bi urtez ibili zen Guyana nederlandarrean batetik bestera, itzultzeko gogo biziaz eta polizia inperialen beldurrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Oso autore gutxik zabaldu dute nazioartean literatura nederlandarra, Haassek bezala.  Berria - Kultura   2004-07-08

Michael Boogerd eta Erik Dekker dira nederlandarren aukera garrantzitsuenak.  Berria - Kirola   2004-04-18

Eta nola kontatuko zenieke jendarmeei... -pausa egin zuen, esatera zihoanaren eragina indartzeko-... zirgarietako batek kontatu didan nederlandar herratuarena?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 167. orr.

Nederlandar herratuaren biktima izatetik, ezin hilez bizirik dabilen neskatxa herratua dela sinestera pasatu da!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus