Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nazionalsozialismoak erakutsia zidan higuina zor niela agure hura bezalakoei. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 182. orr.
1933. urtetik Hitler zegoen agintean Alemanian, eta nazionalsozialismoaren indarra gero eta handiagoa zen Europako erdialdean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.
Nietzscheren eragina XX. mendeko nazionalsozialismoaren garapenean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 332. orr.
Hainbat herrialdetan ideologia mundutar berrietara -faxismora, komunismora, nazional sozialismora eta antzekoetara- konbertituak aski indartsuak izan ziren gobernuen kontrola hartzeko eta beren doktrina eta praktikak jazarpen errukigabearen metodoez ezartzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.
Nazionalsozialismoa boterera heltzeak lehenbizi oztopatu eta gero debekatu egin zuen bere liburuen zabalkundea. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 7. orr.
II. Mundu Gerlatik landa, Nazional-sozialismoak eta haren aldeko Estatu-Nazioek egin desmasiak ikusi-eta, [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 79. orr.