Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nazioartekotu, nazkioarteko(tu), nazioartekotzen 1 da/du ad nazioarteko bihurtu.

Herrialde industrializatuetako jardueraren mugimenduarekin lotuta dauden inflexio ziklikoak gorabehera, nazioartekoturiko ekoizpenak munduko BPGean duen pisua (%9 1998an, eta %5 1985ean) handituz joango da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Merkataritza oso nazioartekotua dago gaur, eta orobat dago nazioarteko finantzen zenbait mekanismorekin lotua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Baina kausa palestinarra nazioartekotu zuen Arafatek eta, okerrak oker, palestinarren burujabetza negoziazio mahai batean aitortzea posible egin zuen.  Berria - Mundua   2006-01-08

Euskal PEN Klubeko lehendakaria zaren aldetik, zein neurritan balio dezakeela uste duzu euskal PEN Klubaren ekimenak euskal idazleak nazioartekotzeko?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 221. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Euskal literaturako idazlerik nazioartekotuena zara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus