Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

naturazale (5 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean; orobat naturzale 14 agerraldi, 4 artikulutan) iz naturaren zalea den pertsona; naturalista.

Pirinioetako mendiak zeharkatzeko baliatzen dute hegaztiek Linduseko eremua, migrazio garaian; tirabirak sortzen dira haiei so egitera joaten diren naturzaleen eta usoen zain diren ehiztarien artean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Datu horiek ikusita, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak koipuaren inguruan azterketa sakonagoa egiteko garaia heldu zela pentsatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Apaiza izango zen, hala badiote kronikek, baina hori baino lehenago, naturazale.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 154. orr.

Txindokipeko abaltzisketar naturazale Inazio Urretabizkaiarena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 55. orr.

Norbaitek ez baldin badu ez buruzagirik ez erregerik gizarteak emanik, badu bizkitartean Jainkoa bera den Natura naturazaleak emanik, berak bere burua kudeatzeko, bideratzeko, eta argitzeko boterea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus