Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teoria honen helburuetako bat teoria objektibistek -naturalismoak eta intuizionismoak, adibidez- jasandako kritikak gainditzea da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.
Naturalismo etikoaren adierazpentzat har dezakegu, adibidez, utilitarismoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.
Honela izendatzen ditu autoreak munduaren ikuspegi ezberdinak: Naturalismoa, Askatasunaren Idealismoa eta Idealismo Objektiboa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 266. orr.
Espresionismoa aurretik izan dituen eskolen, inpresionismoaren eta naturalismoaren, kontra agertzen da beraz, barneko beharkizunaren arte bezala, kanpoko errealitatearen artearen kontra, Niaren proiekzioaren arte bezala, izadiaren imitazioaren kontra. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.
Zolaren inguruan famatutako "naturalismo"ak bizitzaren alderdirik arrunt eta hutsalenetan jarria zuen arreta: pertsonaiaren istorio berezia inguruaren indar ezkutuen artean itota gelditzea ekarri zuen gizartearen bilakaera zientifikoki azaldu beharrak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.
Idazten hasi aurretik, hausnarketa luzeak egin zituen eta naturalismoaren oinarriak finkatu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.
Bere liburuetan Maupassanten naturalismoa eta Poeren sinbolismoa bateratzen zituen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Batzuek kostunbrismo eta errealismoaren artean ez ditek bereizketa handirik egiten, beste batzuek gauza bera egiten ditek naturalismoarekin nahastuz. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 84. orr.
Manierismotik naturalismora hainbat pintorek eginiko jauzia azaltzea. Berria - Kultura 2006-03-23
Fusioko pintura eginez, inor gutxik bezala lotzen du naturalismoa abstrakzioarekin, eta plano poetikoetara transmititzen diren emozio sakonak bideratzen ditu. Berria - Kultura 2004-05-04
Zinematografoa asmatu zen garaiko ikusleek filmeko irudiaren naturalismoaren berme gisa hartu zuten, beste ezeren gainetik, ilusio hori. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.
Baroja gizon herabea zen, lotsakorra, literatur naturalismoaren gordintasun deskriptiboa hastio zuena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.