Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nartzisista (orobat narzisista eta narzizista g.er.) 1 izond nartzisismoarena, nartzisismoari dagokiona.

Grande Marlaska eta haren inguruko epaile narzisista guztiak.  Berria - Harian   2006-03-24

Gizarte nartzisista eta hedonista honetan gizakia ez dago heriotzari aurre egiteko prestatua.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Sexu heldutasunik ez dutenak, ezaugarri nartzisistak dituztenak, alkoholarekin edo drogekin arazoak dituzten pertsonak edo hormona anomaliak dituztenak.  Berria - Gaiak   2004-02-21

Maitatzeko modu nartzisista primario hau du bereizgarri haurrak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

Ezin ulertuak, huts egiteak, traizioak ere uler ditzake nartzisista ez den amodio mota honek.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 104. orr.

Zentzu askotan gauzatzen da nostalgia hori: erregresio nartzisista, ametsarekin berdintzea, baina baita antzinako garai mitiko batera itzultzea ere, Platonen haitzuloaren mitora, oraingoan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 179. orr.

Modernizazio eta industrializazioaren erasoaz gain diktaduraren errepresioa zegoen, eta Euskal Herri malenkonizatuarenganako lotura nartzisista bera galtzear zegoelarik, identitate tradizionalak zauri larriak jasan beharra zeukan nahitaez.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.

2 iz nartzisismoak jotako pertsona.

Gauza maitatuaren bestetasuna eta autonomia ahantz ditzakeen neurrian bakarrik maite du nartzisistak bestea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

Liburuan barrena, Saizarbitoriak errieta egiten die abertzale itsuei, errieta ustezko antiabertzaleei, eta, oroz lehen, bere buruari; horregatik ez du inoiz nartzisista ematen, bere buruaz sarritan mintzo bada ere.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus