Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzea nartzisismoaren erreakzioa da: apatia horrek, gure boterearen fantasiaz aparte, eguneroko pertsona konkretuak ez ditugula ezagutzen adierazten du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 104. orr.
Euskal nartzisismoak ez digu utzi ETAren hondamendia bere neurri osoan ikusten eta sentitzen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 104. orr.
Pertsonen dikotomia edo hausturan, bizirik irautea baimentzen duen narzisismoa dago. Berria - Kultura 2006-01-10
Ez nau harritzen Mikel Lasari Le bateau ivre ez gustatzea, egia baita gogaikarria ere egiten den narzisismoa dariola poemari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 127. orr.
Bizitzea, andrearekin biltzea, oztopatzen diguna (gerra, edo norberaren tentelkeria, nartzizismoa, ganorabakokeria, kontzientziaren ausikia), behingoz ehorztea da kontua, eta lurpean betirako bakean uztea, geure bizitza babes dezagun. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 128. orr.
Bizio, behar, plazer, sufrimendu arraroa, besteekin komunikatzeko premia, nartzisismo forma bat, bizitza ikusteko eta sentitzeko modu pertsonal eta diferentea izatea... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 89. orr.
Maitatzeko modu nartzisista primario hau du bereizgarri haurrak; heldua den pertsona malenkoniatsuarena da nartzisismo mota bigarrena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.