Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Literatura urbanoaren aldarrikapenak bazuen, bestalde eta oinarrian, gure narraziogintzaren hastapenetako jatorrizko bekatutik ihes egiteko halako premia begi-bistako bat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 152. orr.
Zientziaren aurrerapenak ordu arte pentsaezinak ziren aukerak zabaltzen zituen garaia egokitu zitzaion Vernerri, eta aukera berri horiek aldez aurretik igarri eta narraziogintzaren oinarri eta bizigarritzat erabiltzen bete-betean asmatu zuen, inor gutxik bezala. Berria - Harian 2005-03-24
Bistan da, Zeta eleberriaren egilea ez zaigu ari narraziogintzan. Berria - Kultura 2006-01-17
Hark bultzatu zuen Pirandello, ordu arte gehienbat olerkiari emana, narraziogintzan sartzera. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.
Dunetako maitasun gauari leku eman zion gero zubipeko narraziogintzak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 123. orr.