Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere ustez, garai bateko psikosi kolektiboak, flagelazioa eta dantza-epidemia bitxiak, haxixaren edo antzeko narkotiko baten gehiegizko kontsumoak eragin zituen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.
Ekipaje piletan marihuana eta beste narkotiko batzuk bilatzeko trebaturiko txakurrek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.
Ondoez lauso bat sentitu nuen, eta zurruntasunari egozten saiatu nintzen, eta ez narkotiko baten eraginari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.
Batzuek diote abstinentzia sindromea dela, hau da, burmuineko narkotikoen eguneroko dosia falta dutela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 266. orr.
NBE Nazio Batuen Erakundeak sortutako Narkotikoen Kontrolerako Nazioarteko Taldeak (INCB) atzo Londresen, Erresuma Batuko hiriburuan, aurkeztu zuen 2003ko Urteroko Txostena. Berria - Gaiak 2004-03-04
Einsteinek musika izan zuen beti narkotiko, ezinbesteko droga. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 90. orr.
Narkotiko trafikatzailea izaki, gauaren babesean jokatu ohi zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.
Begi eta ezpainei Ekialdeko idoloen aurpegien lasaitasun narkotiko bera darie. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 111. orr.