Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbat bezero, dibanetan eseriak, nargile erretzen eta tea edaten ari ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.
Gelaren iluntasunean bildurik, eserlekuan begiztatu zuen, nargilea lasaikiro errez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.
Atalasean eseri zen ondoren, bakar-bakarrik, narguilea erretzera. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 89. orr.
Sugar gehiago jarri zituen agureak narguilean, eta zupada luzea egin zuen ondoren. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 84. orr.
Narguileetatik erretzen zuten gizonezkoek, eta borrokaldiei buruz mintzatzen ziren. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 184. orr.
Sanker, alda iezaiok ura nargileari! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.
Narguileek aireratzen zuten lurrina baino gozoagoa zen usain hura. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 159. orr.
Kanpoan hozkirri zegoen; barnean, ostera, nargileen keak, bezeroen arnasak eta sutegiaren beroak epeltasun gozoa sortua zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.