Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Jauna, mamu baten eitea ote dut? -lotsagabetu nintzen, pixka bat nardatua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 220. orr.
Hiriko ateetan gaztelarrei ongi etorri egitera metatu zirenetan ez ziren guti haien harrokeriaz eta desmasiez nardatuak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.
Bigarrena: grazia eskatzea bekatuak ezagutzeko eta nardatzeko. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 57. orr.
Ondotik, harriaren kontra zorrozten ari zirelarik, tailuak egiten duen kurrinka kirats eta erlats bezalako zerbait, beharriak kexatzen eta nardatzen duena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 148. orr.
Eztabaida haiek nardatzen zuten eta bakan hartzen zuen parte. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 104. orr.
Ez diet gehiago entzun nahi: nardatu egiten naute. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 187. orr.
Nardatua zen, non deabru zegoen haren ama? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.
-Berriketak dira, jauna, ez zaitut horrekin nardatu nahi. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.
Frantziak AEBak nardatu zituen Irakeko gerraren kontra agertuta; ez zuten estatubatuarrei berriro ere gogait egingo Zacarias batengatik... Berria - Harian 2006-04-13
Jendea xifritua, pariatzaileak hatsa moztua, juje bakarra, Txikito Kanbokoa, nardatua, denak untsa zuzendu nahiz, haren boza ezin entzuna arrabotsaren eta oihuen artean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.
Bainan gertatzen dena da, denak betan heldu dira, bazter guziak denak beteak-eta gero denak nardatuak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 148. orr.
Minixtroak dio jende ainitz nardatuak direla sobera molde txar badelakotz hor gaindi eta lege berria egina dela beraz jendeak gostuan ibil diten eta ez ikaran egon... Herria 2002-10-10
Bonaparteren balentriek liluratu baldin bazituzten, zorigaitzez, bere garaian, eta geroztik ere, [...] bestaberrietako aitzindari, soinulari edo apez nahiz apezpiku batzuk, gure beste herritar iheslari, gudari ala desertur frango ere nazkatu eta nardatu zituzten. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.
Gisa hortan greba egin dutenek badituztela beren arrazoinak, hori bat da, bainan gaurko egunean jendea ainitz mugitzen baita, holako grebarekin bazterrak laster nardatzen ere dira. Herria 2001-04-12
-Baina Kattalinek Gérard-engana du begiratzen, Sophie-k galdera pausatu duelarik ihes egitera utzi duen begitarte nardatuaz ohartu baita. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 126. orr.
Eta oinezkoak ihardesten dio halako aire kexu eta nardatu batekin, arrunt hasarre bezala: [...]. Herria 2005-07-07