Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahitara eta bere borondatez hautatu zuen bide hura. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.
Alferrik da galdetzea larru-apaintzaileen alabak larrua bortxaz ala nahitara eman zion. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.
Presoa lehen egunetik beretik hasten da entzumena zorrozten, automatikoki, oharkabean lehenik, nahitara gero. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.
Nahitara ezer galdegin ez (batetik, ahalik eta axolagabeen agertu nahi nuen beraren aurrean; eta, bestetik, amorante hitza aipatzeko aukerarik ttikienak kirioak airean jartzen zizkidan), eta gelara jo nuen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 20. orr.
Europako preso politiko guziak, español anarkistak, judu hungariarrak, komunistak, gaullista frantsesak nahasiak dira, nahitara, elgar ezezta dezaten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.
Nahitara mintzagaiez aldatu nintzen eta aitamei begiratuz: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 141. orr.
Iduri zuen gidariak nahitara egiten zuela zilo guzietatik pasatzea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 79. orr.
-Egia da gezurra esan nuela, baina ez nahitara, jende askoren konfiantza ez zapuztearren baizik. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 160. orr.
Itsuak gara, itsuak, nahitara... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 164. orr.
Ene nahitara bizitzeko eskubidea daukat. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 15. orr.
Gobernutik jalgi da, bere kargua bere nahitarat utziz. Herria 2004-01-29
Frango badira, beren nahitarat edo ezinbestean, lanez edo tokiz kanbiatzen direnak, hoietarik asko bai lanez eta bai tokiz... Herria 2002-10-10
Ez beren nahitara, bainan bertzek hortaraturik. Herria 2004-07-01
Aholkulariaren eskubidea aholkua hartzen duenaren nahitara desagertzen da; legegilearen eskubidea ez da desagertzen legearen subjektuaren nahitara. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 187. orr.
-Gure ordenantzen ariora, enpresak bere nahitara erabakitzeko ahalmena dik enplegatu bakoitzaren oporren erdiez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.
Erran dut bekatua eta ez, beste batzuk bezala, hutsa [...], zeren san Tomasen arabera, oraingo bekatua, bekatu pertsonala baita, egile bakoitzaren nahitara egina. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.
Are gehiago, Estatua deuseztatu egiten da eta nork bere nahitara babesteko eskubidea berreskuratzen du. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 183. orr.
Zuk bakarrik profita dezakezula noiznahi eta zure nahitara. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 194. orr.
bere nahitara (9); beren nahitara (3); nahitara egin (6); nahitara egina (3); nahitara egiten (4)
bere nahitarat (3)