Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahimen 1 iz nahi izateko ahalmena.

Horregatik deitzen zaio nahimena, nahiaren indarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 82. orr.

Ni neu, ni gogoa ari naiz -dihardut- nire ahalmen diren adimena, nahimena eta oroimenaren aurretik, edo goragotik, edo barruagotik.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 19. orr.

Adimena prest zeukan kristautasuna onartzeko, nahimena ez oraindik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

[...] bat aditzeko ahalmena, eskoletan Adimena deitzen dutena eta, bestea, berriz, nahi edo ez nahi izateko ahalmena, deitzen dutena Nahimena edo Borondatea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 77. orr.

Ni ene gorputz hauxe naiz, ene gorputza nire nahimena da, nire nahimenaren objektibazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

Nahimen hori gabe bekaturik ezin egingo genukeen eta ildo horretatik, ikaragarria badirudi ere, Jaungoikoa har genezakeen gure bekatuen egiazko egiletzat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 123. orr.

Beraz, gorputzen edertasunak ez du gezurrik esaten, nahimenik ez daukalako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 202. orr.

Zeren nahi izatea beharrezkoa bada, nondik etor daiteke nahi izate hori nahimenetik ez bada?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 151. orr.

Gogojardunak hartzen ari denari on handia egiten dio haiei ekiteak bere Egile eta Jaunarekiko adore handiz eta esku zabal-zabalez, bere nahimen eta askatasun osoa eskainiz, Jainko handia balia dadin bai haren pertsonaz, bai daukan guztiaz, bere borondate txit santuaren arabera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 33. orr.

Oharmen nahimen eta erabakimendu osoz, Euskal Herriaren bizi-partaide naiz, eta guztiz aintzakotzat hartzen dut Euskal Herriaren berezko izantza, eta beregain bizitzeko borondatea, egungoa eta etorkizunekoa.  Herria   2004-02-12

Erantzun automatikoak, gehientsuenak gure nahimenari itzurtzen zaizkionak, erreflexuak, alegia, eta halakoak gizakiak bezain ongi gauza ditzakeela makina batek, edo hobeki agian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Rousseaurentzat, aldiz, herria ere nahimenaz hornitua da: nahimen orokor honek beti nahiko luke onena herri osoarentzat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 113. orr.

Izpiritutik (oldozmen eta nahimenetik) behar du abiatu: izpirituaren forma historikotik hain zuen, hori da arraza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 170. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizakia nahimen libreaz jantzita ez balego, injustua litzateke zigorra eta injustua, era berean, saria ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 125. orr.

Badakit, bai, anitz badirela uste dutenak demonstratzen ahal dela Jainkoaren izaerari dagokiola adimen gorenaren eta nahimen librearen jabe izatea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 71. orr.

Ea zer egin behar den, baldin eta nahimen askea, Jainkoa eta geroko mundua badaude.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 270. orr.

Ez baitut nik deus sentitzen honako hau bezain irmo eta sakon, alegia, nahimen propioa daukadala eta berak naroala zerbaitez gozatzera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 147. orr.

Ohituak baitira Jainkoaren baitan asmatzen libertate bat guk definitu dugunaz guztiz bestelakoa, hots, nahimen absolutua.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 99. orr.

Schopenhauerren metafisika, errepresentazioarena ez ezik (berbaitango gauza inoiz ez da errepresentazioaren objektu), errepresentazioa (adimena, arrazoimena) ere azkenean nahimen itsuaren morroi eta organismoaren funtzio eratorri bihurtzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Tori, Jauna, eta har ene askatasun osoa, ene oroimena, adimena eta ene nahimen osoa, dudan eta daukadan guztia.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 1390. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Egiaz, nahimen-indar handia eta arreta eskatzen dira hori egintzetan beteko bada.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Gurak, animalia izatetik datozkit; nahiak, adimendun eta nahimendun izatetik; gogoak, aldiz, adimen eta nahimen ahalmenen jaun maitagogo izatetik.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 120. orr.

· Gaur konbentzigarria otuko litzaioke giza nahimena askea dela; bihar, izadiaren kate disolbaezina kontsideratu ondoren, askatasuna norbere buruari egindako iruzurra besterik ez dela eta izadia baino ez dagoela usteko luke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 185. orr.

4 desira.

Nahimena ez da aski, dirua behar da ere holako lan baten aintzinarazteko.  Herria   2005-09-08

Nire baitan, baina -nola kontura zintezkeen, gero-, hitz bihurtutako nahimen hutsa izan zen, milaka egunen segidan gogor eutsitako irrika.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 35. orr.

Ez giza sakrifizioan oinarritutako subiranotasuna, gizartearen nahimen demokratiko eta askotarikoan baizik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus