Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahikunde (orobat nahikunte g.er.) 1 iz nahia, desira.

Halere, ez dute guztiek beren nahikundea betetzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

Laster, ordea, askatasunaren nahikundeak eraginda, ordura arte Espainiaren azpian zeuden nazioek zeinek bere bidetik jo zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 49. orr.

Kukumixa kaiola hartarik ateratzeko nahikundea piztu zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Baina nola izan ditake egiazko amodiorik, libertaterik ez den bikote batean, familia batean, erresuma batean, gogoan dituzun ideiak, nahikundeak, bihotzean dituzun sendimenduak, ez dituzularik libertate osoan agertzen eta gauzatzen ahal?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 101. orr.

Asmo garbi eta soila Jainkoa bakarrik bilatzeko, inolako nahikunderik gabe ez bere burua, ez probetxugarri gerta dakiokeen ezer bilatzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Berehala konturatu zen nahikunde hori alferrikakoa zela, zeren aitaren heriotza baitzen munduan inoiz gertatu zen eta azkenik gabe gertatzen jarraituko zuen gauza bakarra.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 147. orr.

Erabaki horien bidez, foruen aspaldiko zedarrien aztarna guziak ezabatzeko nahikundea zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

Sinestea bera ordea, adimenduaren ekintza da, Jainkoaren egiazko hitza onartzen dugularik, nahikundearen aginduz, Jainkoaren graziak sustaturik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 175. orr.

Nahikundeek hilarazten dute alferra, haren eskuak ez baitaude lanerako prest.      - 0. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nahikunde handirik eta arramoldatzeko gogorik gabe.  Herria   2005-02-24

Sistema horien gainean nortasun bakarra eraiki nahi izatea egitasmo politiko hutsa da, zilegia izanda ere, eta gaur egungo eskema hirukoitian kultur nortasun bakarra eraiki daitekeela sinistea, nahikunde hutsa da.  Berria - Kultura   2004-10-31

Zure eskuetan uzten dut nire burua, zure nahikunde gurgarrian bai denboran eta bai eternitatean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.

Dabid Profeta Santuak, nahikunde sutsuak eraginik, hots egin zuen: "Basahuntza irrikaz errekara bezala, halaxe ni zuregana, ene Jainko".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

Asmo garbi eta soila Jainkoa bakarrik bilatzeko, inolako nahikunderik gabe ez bere burua, ez probetxugarri gerta dakiokeen ezer bilatzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Soinu-nahaspila horren erditik, nonbaitetik, nahikunde hilezkorraren nota zinezko bakar bat hegaz aterako dela, txori bat bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 274. orr.

3 goi-nahikunde

Erraten da, adimenduaren goi nahikundearen neholako erabakirik, ez barneko edo kanpoko ekintzarik, ez dela izaten ahal osoki bortxazkoa, zeren eta nehor ez baita bortxatzen ahal osoki nahi izatera, baina bai nahi eta beldur izatera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus