Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nahikara 1 iz nahikaria.
Nik bederen, oraino ez nuen Bermeo egina, ez zegoen nahikararik, maitazarrerik. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 91. orr.
2 adlag nahierara, gogara.
Eta hala ibiltzen zen hura, handiak bezala, nahikara, eta ni, tipiak bezala, ahalara. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 70. orr.
3 (-en atzizkiaren eskuinean)
Uste dute horrelako irudiak sortzen ahal ez ditugun gauzen ideiak ez direla ideiak, asmakizunak baizik, osatzen ditugunak gure nahimenaren nahikara, alegia. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 223. orr.
Gure baitarik salbatzen ahal garela, naturazko gure indar soilekin eta gure nahikara, naturaz goiko laguntza berezirik gabe. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 70. orr.