Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero 250ºC-ra berotzen genuen bisulfato horregaz azido tartarikozko nahaste bat, hala azido tartarikoa azido pirubiko bihurtuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.
Mundu ordenatua sortu baino lehen, unibertsoa edo kosmosa eratu aurretik, nahaste izugarri bat zegoen, eta nahaste horri, betiereko elementuez osatuari, kaos deitzen zitzaion. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 205. orr.
Aran ustelen, kontserbagai garratzaren eta arrautza ustelen nahaste baten usaina du gelak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.
Galtzerdi grisak hemen, horiak hor; gorbatak txartelekin, jakak eta trajeak katalogaturik, nahaste nabarmenik ez egiteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.
Zeren hitzen nahaste merketik ezin etor baitaiteke argitasunik... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.
Gerta litezke, hizkuntza garatuz gero, hizketaren nahaste bitxi eta konplexuak: hitzontzikeriarako joera, kalaka zentzugabea nahiz esaldi eginez betetako hizkera estereotipatua, esate baterako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.
Sentipen aristokratiko eta plebeiozko nahaste ezin eramanezko bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.
Behinola, herrian agure aberats eta neska batzuen arteko nahaste lizun bat gertatu zen batean, [...]. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 47. orr.
Jantzi-nahaste bitxia zeukan: marradun trajea, gorbata gorrimina, kapa beltz luzea eta purpura-koloreko bota puntadunak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 219. orr.
Baina ulertezinak ziren margolanak, kolore-nahaste bat begi normalentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.
Hots-nahaste eta hizketa-akatsak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.
Jende nahaste itzela zen hangoa, besterik ezin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.
Haren eskuak ezin sexyagoak, egundoko ipurdia zeukan, ez dago hitzik maskulinitate eta feminitate nahaste hura deskribatzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Horrela ibili ginen, euri-jasaren mendean, aita, ama eta hiruok, bakoitzak eskolako zorro bat eta erosketetarako poltsa bana zeramala, topetaraino gauza nahaste batez beteta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 34. orr.
Ni nintzen nahaste haren guztiaren erruduna, eta gaitzetsi egin nuen neure burua Marina errugabeari egindako kalteagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 140. orr.
Horrek ez du esan nahi hori dioena gezurretan ari dela, baina esan beharra dago askotan nahaste handiak daudela orgasmoaren inguruan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 187. orr.
Hitzez eta terminologiaz ari garela, interesgarri izan liteke eremu honetako ingelesezko hiztegiarekin izan dezakegun nahaste bat aipatzea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.
Egia da polizi arduradun batek titadynerena aipatu ziola Ignacio Astarloa Segurtasunerako idazkariari, eta honek ministroari, baina arratsaldeko bostetarako argitu zen nahaste bat izan zela, Goma 2 Eco zela. Berria - Harian 2005-03-10
Batasunak «nahaste estrategia bat» ikusten du argitaratutako albistearen atzean: «nahaste estrategia dela uste dugu, eta helburu bakarra dauka: martxoaren 11ren inguruko gezur erraldoia ezkutatzea eta Aznarren gobernuak gertakari horietan izandako erantzukizuna estaltzea», adierazi zuen Batasunak, prentsa oharrean. Berria - Euskal Herria 2004-07-15
Zazpi minutu geroago, ordea, Gary Nevillek Lyongo Olimpiqueko atzelarien nahaste bat baliatuz sartu zuen lehen gola. Berria - Kirola 2004-11-24
Tamalez, hori esateak nahaste pixka bat ekarri du epistemologiara. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.
Aldakuntza bi horiek nahaste galanta ekarri zuten euskal ortografiara. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 84. orr.
Orduan filosofia guztia gezur hutsa da, eta arrazoia, berriz, adimenaren nahaste bat. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 153. orr.
Gaitz eskizofrenikoak, nahaste bipolarrak, eta psikosi organikoak. Berria - Gaiak 2006-03-03
Horrek, ordea, jainkoaren buru-nahaste bat iradokiko luke. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.
Bi azterketa hauek ezin dira nahaste agertu, baina horrezaz gain, buruz buru ere ezin dira egon. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 60. orr.
Grezian ere, gariarekin nahaste, irindurik erabiltzen omen zuten baba, ogia egiteko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.
Ezin ditugu nonahi eta noiznahi XVI eta XVII. mendeetako hitzak, Zuberoakoak, Erronkarikoak eta Arabakoak, denak nahaste erabili. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 143. orr.
Open uztartuek ere, berezko eta amatur nahaste, berea segitzen. Herria 2001-04-12
Atzaparra betean hartzen diat jeneroa, zati handi eta txipiak denak nahaste. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.
Muker egiten genuen antzokiaren ondotik iragaitean, ez genuen haboro hanka sartuko bertan, halako asperdura bat ematen zigun, ikaraz nahaste. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.
Hik ur garbirik batere atera duk kaka-nahaste horretatik? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.
Hau kaka-nahastea, saltsa handian sartzen ari naiz. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.
Kaka-nahastean bakar-bakarrik sartu duk, inoren laguntzarik gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.
-Merezi al du -jarraitu zuen Maizak- kaka-nahastea areagotzea hiru mila euro xumeengatik? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.
Lehendik ere nahiko korapilo neukala banekien eta kaka-nahaste berririk ez zitzaidala komeni erabakitzen nuen batzuetan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.
Indiako hiri handietan trafikoa nahaste-borraste ikaragarria da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 150. orr.
Nik ere sekulako nahaste-borrastea izan dut gaur. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 94. orr.
A zer nahaste-borrastea datekin! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 48. orr.
Nire burua nahaste-borraste bat zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 122. orr.
Club-eko zuzendaritzak ez zekien zer egin nahaste-borraste hura konpontzekko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 131. orr.
BBBko hirugarren mailan nahaste-borraste bat zegoen eman beharra: logika apur bat, beste apur bat etika, ezagutzaren teoria pixka bat... Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.
Ez zirudien etxean ezer falta zenik, baina paperen nahaste-borrastea kontuan hartuta, ezin zen ezer ziurtatu. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 166. orr.
Hala eraturiko enbrioiak sagu inude batzuen baitan txertatzen; enbrioiak izozten; haiek atzera berotu eta handik urtetara berriro txertatzen, eta horrenbestez belaunaldien nahaste-borraste bat eragiten. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.
· Nahaste edo borraste, sentsazionalismo hutseko albisteak zabaltzea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 48. orr.
Nor da egun elebidun? frantsesa eta euskara nahas-mahas erranezinezko nahaste-borrastean derabiltzana? Herria 2003-08-14
buru nahaste (4); denak nahaste (3); kaka nahaste (6)
nahaste borraste (58); nahaste borraste bat (7); nahaste borraste galanta (3); nahaste borraste handia (6); nahaste borrastea (31); nahaste borrasteak (6); nahaste borrastean (9); nahaste handia (5); nahaste keinua (3)
sekulako nahaste borrastea (4)
kaka nahastea (4); nahastea egotzi (3); nahastea eragin (3); nahastea sortu (3); sekulako nahastea (4)