Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahas 1 adlag nahasirik.

Sabela nahas nabari zuen eta estomaka trebes.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.

Egunkarian irakurri zuen bere burua ibaira bota zuela, loak hartzeko erremedioak alkoholarekin nahas irentsi ondoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.

· Agian ez nuen egoki jokatu, baina ordurako nahikoa buru-nahas nengoen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

2 nahas-mahas (orobat nahasmahas g.er.) adlag adkor nahasirik.

Eskolako sorginkeria-liburuak nahas-mahas pilatuta zeuden txoko batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

Izenburu horren pean, nahi adina genero eta agerkari sailkatu ohi da, nahas-mahas sailkatu ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 15. orr.

Animaliak ere nahas-mahas bikotekatzen baitziren, otsoak katemeekin, hartzak behiekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Kremallera ireki eta nik poltsan nahas-mahas sartutako arropak bereizten hasi zen, kolorezkoak alde batera, zuriak bestera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.

Eleak nahas-mahas jaukitzen zitzaizkion: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 64. orr.

Berriro ere sentimenduak nahas-mahas eta borborka ditut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 228. orr.

Horra, nahas-mahas, nolako beharrordu eta parada ainitzek zizkiguten elgarretaratzeko paradak eman Lafitte eta ni bezalako batzueri.  Herria   2001-10-18

Gizona zentauro baita, haragia eta adimena nahas-mahas, jainko-hatsa eta hautsa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Hormetan hainbat margolan zeuden esekirik, estu-estu eta nahas-mahas.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

3 (izen gisa)

Iskanbila eta nahas-mahasa besterik ez zen bagoietan lehen mementoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Gauzen kokapenak garrantzi handia du nahas-mahas horretan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.

Gurpilen ilara luzeak, gurdiei loturiko abereen errenkada amaigabeak galtzen ziren kargatzen ari ziren salgaien nahas-mahasaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Betaurrekoak jantzi eta, erdi ilunpean, pijamaren galtzen eske ibili nintzen gelako nahas-mahasean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez dakite egia nahas-mahasetik bereizten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Sekulako nahas-mahasa izan da dena-eta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 86. orr.

Lurra nahas-mahas hutsa zen; ilunbeak estalitako leize handia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 15. orr.

Gure lubakiak eta babeslekuak nahas-mahas erabatekoan utzi zituzten aurreko egoiliarrek, Seaforths-eko Jock konpainiakoek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.

Nahas-mahas sasiilustratu bat dirudi denak: munduaren arima, unibertsoaren batasuna, gizadiaren solidaritatea, nazioaren edo arrazaren izpiritua, norbanakoarena, etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Lehendik ere egona nintzen han, eta ez ninduen harritu ikasle gazte, bulegari presatu eta zeregin handirik gabeko errentadun itxurako jende nahas-mahas haren barailak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

· Nahas-mahas garaiak dira.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 38. orr.

5 nahas-mahasean adlag adkor nahas-mahas.

Habeak nonahi botata, alde guztietarantz leherturik, ia erabateko nahas-mahasean agertzen zen guztia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.

Gizon ederra, ile beltz eta lisoa atzerantz orraztuta baina alboetatik nahas-mahasean jausten zitzaiona bekokira.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 221. orr.

Gauak ilunduriko Ama Birjinaren kaperaren aurrean, belaunaulki batzuk besterik ez zeuden, nahas-mahasean, han belaunikaturiko emakumeen debozio beroak irauliak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.

Arantza eta lore ugari topatuko baituzu testuotan, non zer dagoen bereizteko zail den nahas-mahasean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 7. orr.

6 nahas-mahastu da/du ad

Zenbakiak eta letrak apeta hutsez edo haize aldakorraren ariora nolanahi nahas-mahasten dituztenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

Liberalismoa, klasizismoa, erromantizismoa, tradizionalismoa, erlijio katolikoa, espainoltasuna, patriotismoa, honezkero dena nahas-mahasten da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denak nahas mahas (3); nahas mahas (132); nahas mahas hartan (3); nahas mahas horretan (3); nahas mahas hutsa (4); nahas mahasa (10); nahas mahasean (27)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus