Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nabigazio (orobat nabigazione g.er.) 1 iz nabigatzea. ik itsasketa1. -

Nabigazio hori Afrikako ekialdeko kostan egiten zen, eta garai hartako nabigazioaren egoerak nahikoa ondo frogatzen du ez zirela joaten urruneko lekuetara.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 32. orr.

Ezbeharrik ez zen izan nabigazio horretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.

Nabigazio luzea egin eta gero, lur bedeinkatuan aurkitu zuen lehorra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 319. orr.

Ulisesen nabigazioaren nekeak gai emankorra gertatu dira munduko poema guztietan lehenaren ondotik ederrena denarentzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1660ko Nabigazio-akta.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 351. orr.

1888ko udaberrian, Guy de Maupassantek ibilaldi txiki bat egin zuen Mediterraneoan zehar Bel Ami izeneko bere belaontzian, eta nabigazio egunkari bat idatzi zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 122. orr.

Egiptoko erregeen eta erromatarren nabigazio-plana urte berean itzultzea izaten zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 43. orr.

Pan kapitainak kalkulatu zuen, nabigazio-karta kontsultatu ostean, ekainaren 21ean-edo helduko zirela Azoreetara.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 198. orr.

Nabigazio-tresnen kutxatxoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 28. orr.

Galileo satelite bidezko nabigazio sistema 2009. urterako prest egongo dela esan zuen atzo Europako Espazio Agentziak.  Berria - Gaiak   2004-08-31

GPS nabigazio sistemaren alternatiba gisa aurkeztu dute MapQuest sistema.  Berria - Gaiak   2006-04-04

Ingurua arakatzen duten orientazio- eta nabigazio-sistema landuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Diru pila galantak eskaini zizkioten Verneri nabigazio konpainiek bi pertsonaia horiek beren ontzietan itsasoratzearen truke.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 10. orr.

Aena Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazio erakundeak atzo jakinarazi zuenez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

3 (interneten)

Interneteko pornografia orrietan sartzea aldizkari infinitu batean murgiltzea bezala duk, ez zeukak amaierarik heuk amaitzen duan arte... korritzen haizenean atera azkar handik, telefonoak korritzen jarrai ez dezan, esan zion lagunak nabigazio lujuriosorako helbide bat emanez.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nabigazio sistemak (6); satelite bidezko nabigazio (5)

azken nabigazioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus