Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nabigatu, nabiga, nabigatzen 1 du ad ontziz ibili. ik itsastatu.

Zenonek ez zuen sekula berriro nabigatu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 311. orr.

Kartagotarrek exijitu zieten erromatarrei ez zezatela nabiga muga batzuetatik harantzago.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 61. orr.

Tver probintziatik aurrera nabigatzeko modukoa da [...]; hots, haren ibilbide gehien-gehiena ibil daiteke ontziz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Indietara iritsi orduko, flota berriak eginarazi zituen, eta Euleo ibaitik, Tigris eta Eufratestik eta itsasotik nabigatu zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.

Ontziak eginarazi zituen Hidaspes ibaian, ibai horretatik jaitsi zen, Indoan sartu eta honen bokaleraino nabigatu zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.

Belaontzi handietan nabigatzea zen nire ametsa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 39. orr.

Nabigatu gabeko itsaso, zeharkatu gabeko basamortu edo gainditu gabeko mendikateren baten forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.

Horri esker, Afrikako kostatik aldendu eta ozeano zabalean barrena nabigatu ahal izan zen Santa Helenako uharterantz edo Brasilgo kostarantz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 43. orr.

-Ene gazte denboran -erran zuen Erregek- ekia iraungitzen den alderantz, arrats-beherarantz nabigatu nian.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.

Panamako banderapean nabigatzen duen ontzi baten ardura hartzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 240. orr.

Karrakak, izatez, belak estutu eta aurtzaka nabigatuz haizerik gaitzenari aurpegi emateko gai ei ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 44. orr.

2 (zer osagaiaz)

Eta urruti, oso urruti gertatu zen, hara heltzeko hiru urtetan zehar hamaika itsaso nabigatu behar baitziren itsasontzi handi batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 34. orr.

38.000 itsas milia nabigatu ostean, itsasoan lau urtez noragabean ibili eta gero.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 58. orr.

3 irud/hed

Nire gogoak denboraren itsaso beltzetan nabigatu zuen, antzinako nire herrikide haren buruan barrentzen ahaleginduz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Bakardadearen ekaitzik gabeko uretan nabigatu behar dugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 109. orr.

Baina, drogatuta dagoenean batek gauza arraroak egiten ditu, argazkiak tarratatu, norberaren miserian barrena algaraka nabigatu, kaxoietako gauzak atera eta lekuz aldatu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.

Postmodernismoan nabigatzeko erabateko hiztegia, itsaso postmodernoaren uhinetan itotzeko arriskurik badago ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 100. orr.

Ilargia buruaren gainetik zihoakidan, airean nabigatuz, atzetik segika zetorkidan, zuhaitz arteetatik, kanpalekurainoko itzulbidean argi eginez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 169. orr.

4 (interneten)

Horregatik, bilaketa akademikoak egiteko komeni zaizu ahalik eta lasterren sarean nabigatzen ikastea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Mezu guziei erantzun ondoan, internet-en nabigatzen hasten da, eguneko berrien jakiteko, ez baitu irratirik piztu ere egun guzian.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 72. orr.

Gorrek erosoago nabigatzen dutela webgune konplexuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Sakelako telefonoen bidez nabigatzeko sistema abiatu dute.  Berria - Gaiak   2006-04-04

Interneten nabigatzeko bide erraz eta ezagunena, baita hedatuena ere, WWW da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Euskaltelek eskaintzen duen Aurrez Ordaintzeko Banda Zabala goraipatu zuten lau euroren truke, bost orduz Interneten nabigatu daiteke.  Berria - Ekonomia   2004-10-08

Jada ezin da isilean nabigatu, eta inork ezin du bermatu, era berean, Internet bidezko posta trukea ere isilekoa dela.  Berria - Gaiak   2004-06-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

interneten nabigatzeko (7); nabigatzeko aukera (3)

sarean nabigatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus