Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nabariki 1 adlag era nabarian.

Harri barruko bihotz-borrokak-ek patata egitura du nabariki, ez zuhaitz egitura.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 168. orr.

Judizio analitikoen oinarri-esakuneez ere hitz egin beharko dugu, eta hau benetan gure jarduna diren sintetikoei kontrajarrita, zeren elkarren aurrean jartze honek azkenen teoria gaizki-ulertze orotatik askatzen baitu, eta haien izaera berezia begi-bistan jartzen baitu nabariki.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 95. orr.

Goizaldeko hirurak jota, hona emaitza: lehengo nikel-dimetilgloximazko lainotxo gorrixka barik, prezipitatu nabariki oparo bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Hau da, izan ere, lehenago esakunearen formulaketa aldatu izatearen arrazoia, horren bidez esakune analitiko baten izaera nabariki adieraztearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 96. orr.

2 ez-nabariki

Ondorioz, lehenengoaren bitartez berbaitango gauzen antolaera ez soilik ez-nabariki, baizik eta inolaz ere ez dugu ezagutzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus