Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amak eman xamangoa nabalaz karrakatu zuen Nakok: hezurrari xingar peza politak kentzen zizkion oraino! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
Ruperto Gantzok, "Biba Luzaide" grabatu zuen nabala batekin Estatu Batuetako baso handi bateko lertxun lerden batean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 61. orr.
Zenbatetan ez dut Maureenen izena ene nabalaz mortuko zuhaitz apurren enborretan zizelkatu? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.
Nabala ahurrean ikusi ninduela, izuaren izuaz bezala, Mairosek urrats bat atzera egin zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 204. orr.
Janinak uste zuen nabala edo puñal bat sartzen ziola. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.
Zer bilatzen duzu? larrutuko zaituen nabala? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 145. orr.
Borta erdi zabalik zen, aski zuen sartzea eta nabala zorrotza papoan tanpez sakatzea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.
Paraxutisten kasta bat sortu zuan orduan, supergizonak, kolorez apainduak, nabala gerrian eta fusilak eskuetan karriken jaun eta jabe paseatzen zirenak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.
Gero, nabal baten ipurdiaz harri bat joz, pindarrak atera eta ardagaia piztu zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 245. orr.
Nabala ukaldia zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.
Xiberotarra erorten da, nabela kaldüz kolpatürik. Herria 2002-11-07
Abuztuko ortzegun gau horretan ere, "Purpleko" atetik kirika egin bezalaxe, aspaldiko sentipen ahantzi hura berritu nuen, bi gizasemeren begi nabalak nigan landaturik sumatuta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.
Bortz segundoko astia eman nion neure buruari, anaiaren plateraren ondotik nabala hartu arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.