Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zakuan aspaldian mutxitzen eta zahartzen ari ziren la pie qui chante ononak eskaini zizkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.
Gasna metak, mutzitu baino lehen, saltzea helburu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 35. orr.
Han hemenka itaitzurak, gapirio batzu mutzituak edo irinduak, paretak tokika arrailduak... Herria 2003-03-10
Bigarren plan sozialeko gertakari batek harrotu zuen Sebasen kasko zokoa: gaurkoan depresioak joa, kantonamenduko erietxe batean mutxitzen zen Roger zeukan ardatz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.
Menturaz Espainia zolako edozein kartzelatan mutxitzen utziko zuten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 68. orr.
Arren, Agata zoaz: ez utzi anderea mutxitzera! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.
Biharamunean, guardak hautaketa egiten hasi aitzin, banatu zieten ura bai eta ogi mutxitu pixka bat ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.
Zango usaina duten gasna mutzituak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 272. orr.
Somaliako portuetara mendebalde aberatsak kargoak mukuru betez igorri zituen irrisa mutzituak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 56. orr.