Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mutikoxkor (orobat mutikoskor g.er. eta mutikozkor) iz ik mutil 17.
Bestek interesante egin zain dagoen mutikoxkor mainoso bat: horratx gure nortasun agiri nazionala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.
Zazpi urteko mutikoxkor inoxente baten maduan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 94. orr.
Pentsatuz hobe nuela mutikoskor dirugabea izateari sekula utzi ez banio. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.
Ezaguera dudanetik, berriz, gogoan dut mutikozkorretan nola ibiltzen ginen jostaka, Karretoko soroan bertan izaten genuen lizar handi adartzabal haren itzalean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.