Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oro duintasun igotzen zen hara, mustatx zirkasiarrak dilindan, eta bere gorputz mardularekin betetzen zuen eserlekua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.
Hik erran hori egia izanez gero, makurki jokatu ditek gure aitzindariek, dio Mazellak bere mustatxa haztatuz. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 100. orr.
Jakin izan ez banu erreformatu fierra zela, galtzak zikinduko nituen Mauleko gazteluzainaren mustatxa trinko eta begi txorrotxen aitzinean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.
Mustatxa zuri handiak zeuzkan, bizarra haizemaile gisa zabal, eta arranokara aurpegia. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 123. orr.
Jendarme harroxko batek, frantsesek eta donostiarrek baizik eraman ez dezaketen mustax fina sudurpean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 264. orr.