Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munta handiko auzi batek kezkatzen zuen Kirxa, kafe etxeko nagusia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.
Untsalaz, denek konprenitu behar ginuke munta handi-handiko bozak direla igandeko horiek. Herria 2004-06-10
Ez, ez nintzen huskeriengatik munta handiko kontuak zalantzan jartzen hasiko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 32. orr.
Munta gutxiko kontua, nolanahi ere. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.
Bertze kidetasun bat, ez munta gutikoa, hiri atlantiarrarekin: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.
Erran dut non ez den dudazko edo delibero eskaseko, munta gutiko, salbuespen zuzeneko izatez aitzakia zerbait aurkitu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.
Dena dela, antikomunismo sutsu hori ez da muntarik gabeko kontua, niri axola gutxi bazidan ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.
Zor didazu uharte bat, hori da munta duen kontu bakarra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.
Berarentzat, etorkizunak zuen munta, ez bestek. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 164. orr.
Egia erran, hori hola izanik ere, zer munta zuen horrek? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.
Zer munta du lehentxeago edo berantxago izanik ere? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 95. orr.
Ez du biziki munta, Doktor agurgarria, jendek gu geu judika gaitzaten. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.
Aldiz, badakit, eta horrek gehiago munta du enetzat, zoin den zure bihotzeko mina. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.
Iraganak iragan, horrek baitu gehienik munta geroari buruz. Herria 2004-03-04
Enetzat ez zuen horrek deusik munta, bainuen aizina guzia. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.
· Gaurko ibilbideak ez du muntarik eta urtean zehar erabili dudan tentsio goxoa airatu zait jada. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 233. orr.
Egia erran, ixtorio hortan hirugarren ateratzeak ez duke berenaz hanbateko muntarik. Herria 2001-09-13
Haizu zen, gainera, berriz eskatzea, mutur beltzik ikusi gabe, eta, hura bezain muntako, bakea bermatua zegoen: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.
Oraindik ez zuten Juan hil, hori zen muntakoena, komunismoa bizirik zegoen grebak porrot eginagatik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.
· Aroa bera ere agian alde izanez, horrek berak ainitz muntako baitu zernahi gisaz... Herria 2003-05-01
ainitz munta (16); ainitz munta baitu (4); ainitz munta du (5); ainitz munta duela (6); munta baitu (4); munta du (10); munta duela (7); munta duen (4); munta duena (5); munta gutxiko (6); munta handia (9); munta handiagoa (4); munta handiagoko (5); munta handiagokoa (3); munta handiena (4); munta handiko (52); munta handiko auzia (3); munta handiko diru (4); munta handikoa (30); munta handikoa da (4); munta handikoa dela (3); munta handikoa izan (3); munta handikoak (7); munta handirik (5); munta zuen (6); zer munta zuen (5); zoin munta (6); zoin munta handikoa (4)