Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaldiak, zalgurdiak, iskiluak, munizioa, dena dago prest. Txillardegi «Putzu», 1999 - 116. orr.
Gero han armak eta tirakai edo munizioneak egiten zituzten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.
NATOk Kosovon erabilitako uranio pobretuko munizioaren auziaz ari da esataria. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 89. orr.
Aldean daramazuen munizioa ahitu arte. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 156. orr.
Armak eta munizioak kamioian kargatu. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.
Geco motako 45 milimetroko munizioa erabili zuten Castejongo hilketan. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Bi metraileta hartu nituen; C.Z.25, txekoak biak ere, eta lau kargadore munizioz beteta. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.
Gure geltokitik zamatren bat pasatuko duk, munizioz betetako hogeita zortzi bagoik osatua. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 64. orr.
Granadak, morteroak eta tankeentzako munizioa egiten zituen Expalek. Berria - Ekonomia 2004-05-19
Bertan arma, bonba eta munizio ugari zegoela adierazi zuen Washingtonek. Berria - Mundua 2006-03-30
Azken erabaki hauekin epaileek ETAri munizioa ematen diote, eta ezker abertzaleko zenbait kidek pentsatu dezakete Anoetako bideak ez duela inora eramaten. Berria - Euskal Herria 2006-03-15
Ikuskizun urritasunak ilusioa piztu du gaur hasiko diren jaialdietarako, antolakuntzak lan eskerga egin baitu enpresek azken munizioa Logroñon erre dezaten. Berria - Kirola 2004-09-18
Hantxe zeukan munizio-biltegia. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.
Gerra garaian munizio fabrika bat omen zegoan han, eta txori guztiak akabatu zitiztean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 119. orr.
Munizio kaxa bat atera zuen poltsikotik. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.
Motxila puztuekin, fusil mailatuekin, munizio kutxekin, mapa apurtuekin, metrailadore astunekin pasatzen ziren etengabe. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.
Eraso egileak «650 armaz eta munizio kopuru handiaz» jabetu zirela. Berria - Mundua 2004-06-24
arma eta munizio (6); munizio kaxa (4); munizio ugari (4)