Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mundutar (orobat mundutiar g.er.) 1 izlag/iz mundukoa, munduari, bereziki munduko atseginei, dagokiona.

Orain, ordea, Jainkoa ezagutu duzuelarik, edota, hobeki esan, Jainkoak ezagutu zaituztelarik, nolatan itzultzen zarete berriro funtsik eta indarrik gabeko mundutar errealitateetara?  Elizen arteko biblia   Ga 4,9

Haren lagunak, gauean, Vienan eta munduan barrena ibili eta gero etxera itzultzen zenean, tabako eta lurrin usaina ekartzen zuen, eta itxura zabartu samarra, aire mundutarrek horditutako nerabe baten itxura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Zeren eta Jainkoaren nahia gizarte mundutarren xede sozial zuzenetan dago neurri batean adierazia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

2 (izen gisa)

Zergatik egiten duzu juramentu zeure fedearen kontra mundutarrek bezala, zuk, alferrikako hitzak ez ezik, onak ere isilean gordetzen zenituen horrek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 628. orr.

Erritu pagano eta mundutar baten begirunez, ordea... nahiz eta haientzat errazago den, fedea baitute.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 115. orr.

Utz iezadazue orain konparazio arrunt bat hona ekartzen, mundutarrentzat da, forma eta irudi sentiberekin bakarrik gauzak ulertzen dituzten haientzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 110. orr.

• 3 iz munduko biztanlea.

Pertsiana guztiak jaitsita eta dena isil, mundutarrik gabeko mundu baten antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.

· Hirugarren mundutarrek ekar-arazten dituzten edo fabrikatzen dituzten gauzak hemen gaindi saldu, garantiarekin erostean guk pagatzen duguna egiazko egilearen eskuraino helduko dela.  Herria   2001-10-18

4 heren-mundutar izond hirugarren munduari dagokiona.

Kutsu heren-mundutar eta etnizistaz hanpatu ideologian ito helburu argi eta zehatzak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus