Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mundulogia (orobat mundologia) iz bizitzan eta jendearekiko tratuan eroso aritzeko trebetasuna. ik mundutasun.
Hainbeste teologia ez, eta mundologia pixka bat ikas dezan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 97. orr.
Nonbait, lagunek mundulogia ikastera bidali aurretik ere, Rubenek ez omen zuen hain argi apaiz izatearena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 282. orr.
Egun hau hainbeste irrikatzea, zure etorrera hain sutsuki desiratzea haurkeria irudituko zaizu, mundulogia gutxi izatea inondik ere. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 170. orr.
Stendhalek esango lukeenez, honezkero mundologia doi bat ikasia naiz, eta gerorako utzia nuen gu bion arteko balizko topaketa. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.