Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mundializazioak tokian tokiko kulturak indartzea ekarriko du. Berria - Kultura 2004-02-26
Ziberespazioa mundializazioaz harago doa, oinarria mundializazioan izan arren: mundializazioaren garraio eta energia elektrikorik gabe ezin liteke globalizazio hau eraiki. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.
Ekonomiaren globalizazioa, nazioartekotzea edo mundializazioa, 90eko urteetan arreta handia bereganatu duen gaia izan da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.
Munduko 20 herrialdetako 120 ordezkari zeuden Izpuran, mendi laborantzaz eta mundualisazioaz hitz egiteko. Herria 2003-09-18
Kutsaduraren ondorioei edo mundializazioaren kalteei ihardokitzeko eginahalean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.
Elikaduraren mundializazioaren ondoren, berriro ere neokolonialismo amerikarra etorriko den beldurra hautematen da nonahi. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.
Alabaina, hitz hori ez da iristen globalizazioaren fenomenora, ezta ekoizpen-jardueren mundializaziora ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.
Mundializazioaren alderik ilunenaren eredutzat hartua izan da Bhopalgoa: mendebaldeko enpresa batek munduko leku merke eta legedi arinekoa aukeratzen du gai arriskutsuak ekoizteko. Berria - Gaiak 2004-12-03