Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina ez dituzte zalantzan jartzen fenomeno hori eragiten duten legeak eta ordena mundiala. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.
Desordena eta desastre mundialean bizi beste erremediorik ez diagu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.
Erronka kontinentalei (eta mundialei) begira, proiektu kontinentalak landu behar direla. Berria - Euskal Herria 2004-06-06
Onerako edo txarrerako, merkatu mundialak gobernatuko du oso-osorik mundua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 217. orr.
Lehen gerla mundialean, 1914tik 1915era infanterian hamazazpi urterekin boluntario. Berria - Kultura 2004-08-25
Txominek bertze harremanik izan zuen bigarren gerla mundialarekin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 73. orr.
Bigarren gerra mundialeko beteranoa. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.
Azkenik, Dopinaren Aurkako Agentzia Mundialaren erabakia dago. Berria - Kirola 2004-11-27
Ez ditu alabainan bakarrik abantailak mundial hedapen horrek. Herria 2001-02-08
Erran behar da Janarien Mundial Elkartea ere kezkatua dela izurrite hortaz. Herria 2004-08-12
Koadrilako afari mundial baten ostean izan zen; giroa aparta zen, eta Kontxako hondartzan amaitu genuen, goizeko seiak aldera. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 41. orr.
Eta gau hura mundiala izatea nahi zutenez, onena zurrutean hastea izango zela bururatu zitzaien. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 59. orr.
Mundiala da speed hau! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 219. orr.
Patatak txorizoarekin, mundialak, egundoko platerkada ederra zerbitzatu zidan Ixabelek. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 76. orr.
Baita neska ilehori bat ere, mundiala. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 71. orr.
-Kristorena, mundiala! -esan zuen Hagridek burrunbatsu, Gryffindorrekoen buruen gainetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.
· Beste mundu batean bizi baita, urrutiko mundu mundial globalizatu batean, ordenagailuan hasi eta ordenagailuan bukatzen den munduan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.
Benetan mundial pasatu diat! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 147. orr.
Gu ere bai, mundial! Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 103. orr.
Cruyffek jokatu balu, Argentinak ez zian mundiala irabaziko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 68. orr.
Badirudi erraz daukala mundiala jokatzeko sailkatzea, aspaldiko partez. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 84. orr.
Bi mundial eta Europako hiru txapelketa, eta hainbat domina Olinpiar Jokoetan. Berria - Kirola 2004-10-20
Ez du baztertu bere laugarren Mundiala jokatzea. Berria - Kirola 2004-08-31
1998ko Mundiala eta 2000ko Eurokopa irabazteko. Berria - Kirola 2004-06-09
1998an, Frantziako Mundiala irabazi zuen, Brasil finalean mende hartuta. Berria - Kirola 2004-06-11
Mundialeko positiboaren afera ahaztuta al dago jada? Berria - Kirola 2004-09-16
Mundiala bukatu baino lehenago Saunier Duval taldeko txirrindularia zen. Berria - Kirola 2004-11-12
Sebastien Loeb frantziarrak (Citroen) segitzen du lider Mundialean. Berria - Kirola 2004-09-21
Batez ere futboleko mundialak direnetan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 90. orr.
Iruñan iragan zen pilotako mundialetan, sei pilotarik uko egin zioten Frantziako selekzioari. Herria 2003-05-29
Patin hockeyeko mundialetan da Kataluniako selekzioa, eta atzo 11-0 menderatu zuen Australiako taldea. Berria - Kirola 2004-10-17
afari mundial (3)
benetan mundiala (4); laugarren mundiala (3); mundiala duk (3); mundiala irabazi (5); mundiala irabazi zuen (3); mundiala izan (11); mundiala izan zen (4); mundiala jokatu (4); mundiala jokatzeko (3)
bigarren gerla mundialaren (3)
mundialean aritu (3)