Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zikoinak airean hegaka hasi ziren, multzoka, lurralde berri baten bila. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.
Gainera, multzoka bildu izan zitzaion jendea bidali egin zuen. Elizen arteko biblia 2 M 14,23
Parkea bakoitxak bisitatzen ahal du bere gosturat bainan ere multxoka, segitzaile batekin. Herria 2001-04-05
Jendeak leihotik beha daude edo multzoka biltzen dira, erran-merran. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.
Sartzeko deiaren zain zeudela, soldaduak inguratzen hasi ziren multzoka. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 149. orr.
Baina multzoka aztertuz gero, askoz sakabanatuago egon arren autodeterminazioaren aldeko multzoa nagusi da (822.191 boto) PSOE-PP multzoarekin alderatuz gero (804.414 boto). Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Frantziako Iraultza handiaren keinka hartan, Frantzia guzia zatikatu zuten departamenduka, untsa okerki eskualde batzuetan segurik, eta departamenduetan herriak multxoka ezarri, multxo horiek deituz preseski kantonamendu. Herria 2003-11-20