Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jendetza handiak mukuru betetzen zituen espaloiak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.
Egun hauetan, mukuru beterik daude presondegiak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.
Latorrizko zaborrontziak mukuru beteak zeuden espaloietan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 136. orr.
Holanda eta Ingalaterrako arrain zuriek mukuru betetzen zuten azoka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.
Eta barre egiten zuten, elkar besarkatzen, bihotza mukuru betetzen zien adiskidetasun bizia elkarri nola adierazi ez zekitela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.
Frontoia mukuru zegoen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.
Autoak mukuru zeuden. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.
Bihitegiak mukuru zeuden, setio luze baterako bezain. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.
Trena mukuru zihoan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.
Tren berria mukuru eginda zetorren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 71. orr.
Ximurrarekin erreta egoteko arrazoien saskia mukuru neukan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.
773. urteko egun hartan hasi zen dena, bidaia amaiezin baten ondoren, Indietatik zetorren karabana mukuru zamatu bat Madinat al Salam, Bakearen Hiriko ateetan agertu zenean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.
Nire bihotz mukuru beteak ez hitzik ez malkorik atxiki zezakeen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 123. orr.
Guk, zaurituok (hirurehun bat guztira) bertan prestatutako hamalau gelak betetzen genituen, mukurru. Txillardegi «Putzu», 1999 - 255. orr.
T.-ko zezen plaza, mende hasierakoa, lepo zegoen, mukuru. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.
Gelatxo gris hura arropaz eta artisten argazkiz mukuru beteta zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.
Hain nago oraino zorionaz mukuru betea, non ezin baitut zorion hori ederretsi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.
Dolarrak eman ohi duen harrotasunez mukuru beteriko begiak. damen aho urrintsuetatik mota guztietako iradokizunak eta galderak iristen zitzaizkion, sotiltasunez eta adeitasunez mukuru beteak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Ezen presoago edukiko baininduten belarrek eta zuhaitzek, kale jendez mukuru beterikoen eta tximiniez jositako teilatuen oihanek baino. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.
Aitzakiaz mukuru nengoen, bada, neure koldarkeria zuritzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.
Lasaigarri, nonbait, halako musika leuna piztu dute, biolinez mukuru oratua. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 24. orr.
Isil-misilean zeharkatu zuen jendez mukuru zegoen gela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.
Florentek entzuten zion, platera mukuru, jangelaren garbitasun elizakoak bihotza bereganatzen ziola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.
Burua kezka horiekin mukuru, balkoira igo zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.
Estadioa mukuru eta berari tokatzen nonbait pilota jaurtitzea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.
Bagenituen bost kaiola mukuru. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.
Nik ezingo nuke halakorik eraman, zabor-saskiak hego dardartiz mukuru, pentsa... Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.
Hemendik tira eta handik luza moldatutako testua eratxiki nion azpian, literaturaz mukuru eta informazioz eskas. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.
Zezen plazak guardia zibilez mukuru eta Mediterraneoko hondartzak suediarrez beteta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 35. orr.
Gurdi haietako bi trabeska zeuden kalearen erdian, zaku grisaskez mukuru, ibiltzeko traba. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Hori degenerazioaren mukurua da, alajainkoa! Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 150. orr.
Mendeku gisa [...] gogor gaitzesten zituen hark emaniko agindu guztiak eta zentzugabekeriaren mukurua ikusten zuen haren erabaki eta egintza guztietan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.
Ez al zen, bada, zahartzaroak duen itsustasunaren mukuruaren bila etorri etxe hartara? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.
Pubiseko ilea hasten den lekuan, klitoria dago, estalki gorrizta batek ondo babestua, plazer emaile paregabea, emakumearen sentimenaren mukurua. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.
-Orain su emaiezue azkar mukuru horiei. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 222. orr.
Mukuru handi samar bat nabarmendu nuen morroiaren musuzapian bildurik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 91. orr.
jendez mukuru (23); jendez mukuru zegoen (9); liburuz mukuru (4); mukuru ageri (3); mukuru ageri ziren (3); mukuru bete (14); mukuru bete zen (3); mukuru betea (17); mukuru beteak (7); mukuru beterik (20); mukuru beterik dago (3); mukuru beterik zeuden (3); mukuru beteriko (5); mukuru beteta (9); mukuru betetako (6); mukuru betetzen (17); mukuru betetzen zituen (3); mukuru betetzen zuten (3); mukuru betez (3); mukuru dago (4); mukuru zegoen (28); mukuru zen (4); mukuru zeuden (4)
betea zen mukurru (3); eliza mukurru bete (11); eliza mukurru betea (25); gela mukurru betea (4); jendez mukurru (4); mukurru bete (25); mukurru bete da (12); mukurru bete dute (3); mukurru betea (44); mukurru betea zen (26); mukurru beteak (5); mukurru beterik (4); mukurru betetzen (3); plaza mukurru bete (4)