Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

muin1 (orobat muiñ g.er.) 1 iz hezur gehienen barnealdea betetzen duen gai bigun eta zurixka.

Bost xerra zekor-zangar jarri zituen mahai gainean Ruche jaunak, hezur eta guztikoak, muin sendo eta mardulez bete-beteak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Ikustekoa nola aztertzen dituen gorpuetako geruzak, barnekiak, muin, birika eta hezurrak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.

Gure hezurretako muina gar bizi eta gure odoleko zainak suzko hari bihurtuak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Hezurretako muinak 800 mila milioi globulu gorri inguru ekoizten ditu egunean.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Gizakiaren arima bere isats-ezaren zurtena osatzen duen bizkarrezurreko muinaren luzapena besterik ez dela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.

Hezurren azken muin edo niniku denekoaz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.

2 irud/hed

Begira begira, horren gordean ondutako mami xuri trinkotu horri, biziaren muin xuri gordea iduri, inondik eraso biderik ez balu bezala, azal izugarri zailduan babestua, sekula guzian bere arima finari zintzo eutsi nahian... zeruen hierarkia, esfera birakariak, planetak mugiarazten dituzten adimenak, elementuen mailaketa beren nobleziaren arabera, eta gorputz zerutiarrak muin hustelezin batez osaturik dauden ikuspegia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

3 pl burmuina.

Eskua luzatu eta bi lagun hartu zituen; lurraren kontra jo, eta haien muinak zoruan barreiatu ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.

Lehertzeko zorian neukan burua, muinak jauzika eta kirioak zoro.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 97. orr.

Deus galdetzeko gogoa egin baino lehen erantzun mordo bat emanez eta atergabeko informazio jasa hazkorrez lortzen da muinak asetzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

Bejondiela, alfer alferrik baita, modernokeria pinpirin orok muinak jantxeak dauzkan jendaje honekin tajuzko arrazoiketan hastea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.

Agintariak, muinak kezkaz bigundurik, zer egin hasi ziren pentsatzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 94. orr.

Etxeko neskameak, pakete hura ikusirik, behiaren muinak zirelakoan, sukaldera eraman, prestatu eta familiari atera zizkion jateko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Astoaren muinak tortillan jatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

4 zerbaiten zatirik barnekoena. ik mami.

Ura topatu dute Tempel 1 kometaren muinean.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Sabelaren muinetik ernalduriko garrasiaren hedadura ez zuen ezagutzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.

Handik oso denbora gutxira, ordea, hogeigarreneko hamarraldian, Jean Epsteinek lasai esan zezakeen "zinemaren muina" zela lehen planoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Honela adieraziko genuke ontologia aristoteliko baten muina: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Erlijioaren filosofiarik gabe ezin daiteke metafisikaren muina argitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 264. orr.

Bertsoaren muina jotzen du ordea errepikapenak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 119. orr.

Beldurraren paradoxa da filmaren muina.  Berria - Kultura   2004-04-17

Nik, adibidez, ez dakit Namibiako berri batere [...] baina dozena bat tekla sakatzea aski, behar dudan guztia jakin eta hango errealitatearen muinaz jabetzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

Caritas Elizaren bihotza eta muina da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Fedearen mami eta muina den konfidantza honek erantzi eta aberastu egiten gaitu.  Herria   2001-03-08

Bat-batekotasun kantatuaren muinari eutsiz eta, ahal dela, muin hori sekula baino sakonago garatuz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 64. orr.

Hugok euskaldun xume horientzat beren identitatearen muin bezala [...] hizkuntzak duen inportantzia azpimarratu du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 41. orr.

Arte garaikidearen muina, funtsik gabeko muina, da esanahi handikoa izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Erlijio primitiboaren muina ez da sinesmena, ekintza baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

Hantxe omen zegoen hiriaren muina, mugida guztia eta interesgarri izan zitekeen edozer.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 175. orr.

Kristau ziren itxuraz eta hebrear muin eta zinez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Euskalduntasunaren mamiaren muinaren funtsaren porruaren bila dabilen zientifikokoloa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.

5 pl

Ixiltasun haren samina muinetaraino sartu zitzaidan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

6 (izenondo edo izenlagunekin)

Gizonaren muin barnekoena berehala geratzen da agerian.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 106. orr.

Beti izango dira asko eta asko Kristoren Ebanjelioko biziera eta Erregelaren muin jatorra ondo baino hobeto gordeko dituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1083. orr.

Errealitatearen muin benetakoa hitzen malabarismoarekin mozorrotzea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.

Hainbeste akats egon izanak erakusten dute epaiketaren muin politikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Saioaren muin zientifikoa baitzetorren hurrengo azalpenenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.

Dellucen iritzian, fotogenian zegoen, egiaz, zinematografiako artearen ezkutuko muina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 287. orr.

Horrela nazioarteko babesa jaso eta arazoaren benetako muina zein den desbideratzea lortu du.  Berria - Mundua   2004-09-02

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Betean asmatu nuen, Ekainek ongi baino hobeki erantzun baitzion kimioterapiari, baita muin-transplanteari eta gainerako tratamendu guztiei ere, zorionez.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 246. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrailadura horretatik orno-muina eta meningeak irten daitezke eta larruazalaren azpian tumorea sortu, normalean bizkarraren behealdean.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Hura eta bera da, gizaldiak joan eta gizaldiak etorri, giza muinetan itsatsirik gelditu zaigun sexologoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Kristau-muina zuen Mendebalde modernoko demokraziaren ideal politikoez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 192. orr.

Lehen aldiko lotsa edo beldurra galdurik, eguneroko tema bihurtu zitzaien gaia, sartu eta sartu labana zauri-muinean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.

9 (izenondo gisa)

Baina, muinik muinenean, zeren amodioa, eraspena edo atxikimendua?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.

10 barne muin

Zula ditzagun mendiak barne-muinetaraino...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.

Printzesa berriro ikusteko irrikak koñakak adina berotzen baitzizkion barne-muinak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.

Maitasunak orduan odolaren barne-muina xurgatzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

Txundituta utzi nau esaldi honek, eta barne-muinetaraino hunkitu eta kezkatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 153. orr.

Nork eraman lezake azken ate horrek gordetzen duen ikusgarri izugarria, nork saihets lezake barne muinetarainoko izu-laborria atea ireki eta ikus baleza, ikus baleza...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 128. orr.

Guk ez baitugu esku leunik musika eta maitasuna egiteko, pianoa jo eta pianoari barne muinak harrotzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

11 bizkar muin

Nerbio-ehunez egina da garuna; bizkar-muinean behera zabaltzen da ehun hori, eta handik, berriz, gorputz osora, nerbio finezko sare bat eratuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.

Atzeko zatia, garun-enbor deritzona, bizkar-muinetik garatzen da, hau da, bizkarrezurraren erditik igarotzen den nerbio sorta loditik. larruazaleko bero-hartzaileek bulkada bat bidalarazten diete sentimen-neuronei bizkar-muinera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

Garunaren ezinbesteko kontrol horren faltaz, inkontinentzia izan ohi dute bizkar-muina kalteturik duten gaixoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Eritasun huntaz hunkiak diren haurren buru-muina eta bizkar-muina ditu suntsitzen, eta ahal bezain bat jenderen laguntza beharrezkoa da.  Herria   2004-11-18

12 bizkarrezur muin bizkar muina.

Etengabe elkarri konektatuta baititu klitoria, bizkarrezur muina, burmuina eta hatzak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 252. orr.

Nerbio-zelula askoko ehun bat da gai grisa, eta bi lekutan dugu: bizkarrezur-muineko gai zuriaren barnealdean eta burmuinaren kanpoaldean.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Ehunka sentipen mezu gora eta behera ari dira gure bizkarrezur muinean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.

Bizkarrezur muineko transplante premian dauden pertsonei aukera berri bat ireki zaie.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Haiek tirokatu egin zuten eta bala batek bizkarrezur-muina harrapatu zion.  Berria - Kirola   2004-12-24

13 buru-muin ik burumuin.
14 erna-muin ik ernamuin.
15 hezur muin

Hezur luzeetako barrunbeetan, hezur-muina dago, odoleko globulu gorrien sorburua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

hezur-muinean proba bat egiteko untxi baten moduan heldu eta xiringa sartzen diotenean.  Berria - Harian   2006-02-15

Ez atzera ez aurrera geratzen naiz, hezur-muinetaraino sartzen zait beldurra, eta ametsak eta ilusioak galarazten dizkit.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 35. orr.

Ikuskizuna bera aski zatekeen hezur-muinetan bustidura sentiarazteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Ilea lehortzeko egin zuen keinu hark maitemindu zuen hezur muinetaraino.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 44. orr.

· Hezur-muin transplantea egitea erabaki genuen, eta horretara etorri ginen honat.  Berria - Harian   2006-02-15

16 muin-muin

Tomsk 1604an sortu zuten, Siberiako probintzien muin-muinean ia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 302. orr.

Ez ahal zuen giltza sarrailan sartu, han agertu zen, ekaitzaren muin-muinetik baletor bezain zalapartatsu, Fructuoso bera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 37. orr.

Indiferentzia gure bihotzaren muin-muinean egon arren -bihotza arkaikoa da-, ikasi egiten dela bestearen ezbeharra konprenitzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 126. orr.

Elkarrizketaren muin-muinean indarkeriaren arazoa dago azkenean, gai konkretu eta gogor askoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 102. orr.

Aldagai konplexuaren ideia Gibsonen teoriaren muin-muinean dago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Haren nortasunaren muin-muinean kokatua.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 84. orr.

17 muin perpaus

Honela, hizkuntzaren perpaus guztiak dira muinekoak edo muin-perpaus bat baino gehiagotik eratorriak, formaldatze batetik edo gehiagotik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 70. orr.

Ikus dezagun orain ea pasiboak muin-perpaustzat har ditzakegun, perpaus aktiboen ordez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 113. orr.

Perpaus mota jakin bat muin-perpausa dela ala formaldatze bitartez eratorria dela erabakiaz gramatika osoa errazten ote den aztertuko dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 80. orr.

18 bizi muin

Izan ere, bere filosofiak eragin zuzena du gizakiaren bizi-muinean, giza kezkarik sakonenetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.

Bizi-muin ezkutua xuxen bilatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 60. orr.

Bagoeneko existitu ez baina testuetan bizirik dirauen bizi-muin baten testigantza, uren haserrealditik, denboraren joanaren higaduratik salbatutako testuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 34. orr.

19 soin eta muin adlag buru eta bihotz, su eta gar.

Orduan, bere herritarren alde soin eta muin lehenengo lerroan borrokatu zen hark, gaztarotik bere aberkideentzat onginahia izan zuen hark, Nikanorri buru-besoak sorbalda eta guzti moztu eta Jerusalemera eramateko agindu zuen. Armadako kapitainorde batek soin eta muin eragiten zien besoei eta hankei, ametsetan ere inork lortuko ez lukeen pauso bat markatzeko ahalegin biziak eginez.  Elizen arteko biblia   2 M 15,30

20 zain eta muin adlag buru eta bihotz, su erta gar.

Arrazoi pisuzkoa, oraindik zain eta muin heldu nahi ez izateko, ez bederen burua onbideratzen ez nuen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Arrazoi pisuzkoa, oraindik zain eta muin heldu nahi ez izateko, ez bederen burua onbideratzen ez nuen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Frantziatik aterako zituen itsasontziaren zain zegoelarik, nonbait etsipenez gainez gain eginik, senar-emazteek, gurasoek alegia, egun asko, espero baino egun gehiago, baitzeramatzaten zain eta muin, eta itsasontziaren arrastorik ez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

Billancourtera joan zen bizitzera, uhinka eta andanaka etorritako errusiarren artera, auzune hartara etorritakoak errusiarrak baitziren hitzez eta bihotzez, zain eta muinez, baina ez aberriz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akordioaren muina (3); arazoaren muina (18); auziaren muina (9); barne muina (5); benetako muina (4); bizitzaren muina (5); bizkar muina (6); bizkarrezur muina (7); buru muina (3); egitasmoaren muina (3); erlijioaren muina (3); euskararen muina (3); eztabaidaren muina (7); funtsa eta muina (3); gatazka politikoaren muina (3); gatazkaren muina (17); guztien muina (3); haren muina (5); hezur muina (5); hezurretako muina (4); hizkuntzaren muina (4); istorioaren muina (3); konponbidearen muina (3); kulturaren muina (3); lanaren muina (3); liburuaren muina (3); muina eta muga (3); proposamenaren muina (3)

barne muinak (10); buru muinak (4); hezur muinak (4)

arazoaren muinari (4); gatazkaren muinari (11); gatazkaren muinari heldu (6); muinari heldu (8); muinari heldu gabe (4); muinari heltzen (3)

bizkar muinean (3); bizkarrezur muinean (3); borrokaren muinean (3); eztabaidaren muinean (3); gatazkaren muinean (6); hezur muinean (6); hezur muinean sortzen (3); horren muinean (4); muin muinean (14); muinean dago (6); muinean sortzen dira (3)

barne muineko (3); bizkarrezur muineko (8)

arazoaren muinera (6); benetako muinera (3); bizkar muinera (3); fedearen muinera (3); muinera iritsi (3); muinera iritsiko (3); muinera joan (5); muinera jotzeko (3)

barne muinetako (7)

barne muinetan (30); bere barne muinetan (3); bihotz muinetan (4); hezur muinetan (4)

barne muinetaraino (12); barruko muinetaraino (3); hezur muinetaraino (18); hezur muinetaraino sartu (3); hezur muinetaraino sartzen (6); muinetaraino sartu (8); muinetaraino sartu zitzaidan (3); muinetaraino sartzen (10)

bizkar muinetik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus