Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urre koloreko esfera mugikor batzuk ageri ziren zintzilik nire buruaren gainean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 137. orr.
Oso tentagarria gertatzen zitzaion kristalezko bola handi baten barruan zegoen galaxiaren maketa mugikor zoragarri bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.
Bateletan (lau arraunlari eta patroia) eta aulki mugikorrean soilik lehiatzen dira oraingoz. Berria - Kirola 2006-03-30
Azkenean anfibio harrapariak gertatu ziren, beren ur-giroan bezain mugikorrak lehorrean ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 174. orr.
Europako setio guztietan erabili ohi direla, emaitzarik onenekin, zurezko dorre mugikor batzuk, hau da, ez hain mugikorrak, horrelako tramankulu bat mugiarazteko jende eta abere pilo bat behar izaten delako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 297. orr.
Hazia laborategian tratatzen da: zenbat espermatozoide mugikor dauden ikusten da. Berria - Harian 2005-07-16
Argi trebes eta mugikor bat zuen begietan, zilarbiziarena berarena bezalakoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.
Bi begi eldarniatu, begi beltzak, beltzaren beltzez begi-ninia ere bereizten ez zitzaienak, begi mugikor, zelatari, gaixo, sorginduak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.
Han, harearen gainean, kasik zerumuga hunkitzen zuela, dromedarioen arrosario mugikor nagia, zeru urdinaren sinadura. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 61. orr.
Unitate mugikor baten bitartez grabatua. Berria - Kultura 2006-03-25
Ertzaintzako Brigada Mugikorreko mendi taldea. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Osakidetzako Zainketa Berezien Unitate mugikorrean, Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera eraman zuten. Berria - Euskal Herria 2004-10-12
Linternaren argiak itzal handiak eta mugikorrak sortzen zituen, antza, eskailera mailetan, eta horrek oinak non jartzen zituen ongi ikustea galarazten zion. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 155. orr.
Irudi mugikor edo iraunkorretan (filmetan, bideoetan) edo irudi anizkoitzetan (komikian), ordea, ez da horrelakorik gertatzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.
Horren ordez, garai mugikor batera heldu gara, non arazo berriak lehenagotik zeudenei gehitzen zaizkien.Tokiko merkataritza eta esportaziozko merkataritza gero eta zorrotzago bereiztea, horixe izan zen hiri-bizitzaren erreakzioa, hiriko erakundeak desegiteko mehatxua zekarren kapital mugikor baten aurka. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.
Oraina deritzan lerro mugikor batek bereizten du Etorkizuna deritzan alegiazko aldi batetik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.
Neure burua madarikatu nuen, nire lagunek hain airos erabiltzen zuten telefono mugikor horietariko baten jabe ez izateagatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.
Norbaitek telefono mugikor batez dei bat egin zuen eta hiru minutu baino lehen ikusi nuen neure burua anbulantzia batera ari zirela sartzen etzangu batean jarrita. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 44. orr.
Xehetasun gehiagorentzat telefona mugikor huntarat deitu behar da: 06.22.20.33.56. Herria 2005-09-08
Telefono mugikorraren zenbakia utzi zion ahots-postontzian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
Telefono mugikorren hedagailu baten aldamenean. Berria - Euskal Herria 2006-01-06
Telefonia mugikorraren bitartez, tresna honen aukerak eta zerbitzuak handituz doaz egunetik egunera: photologs, moblogs... Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.
· Sare finko eta mugikorrak, Interneteko zerbitzuak, erabiltzaile bakarreko eta anitzeko informatika sistemak. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Bi mugikor ditu ezker-eskuin, eta mugikor batetik ez denean, bestetik ari da. Berria - Kultura 2004-08-03
Mugikorra piztu nuen mezurik banuenez behatzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 172. orr.
Askok muga pasatu eta mugikorra itzaltzea nahiago izaten dute. Berria - Harian 2005-08-20
-Mugikorraren erlojuari begirada bizkor bat eman diot-. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 51. orr.
Bere mugikorra beharriari lotua heldu zen gizon gazte bat, ele eta ele, begiak apalik. Herria 2002-10-24
Haren mugikor gorriak bi aldiz jo zuen tarte horretan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.
Bertzean, etxeko giltzak eta goizean erositako mugikor berria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.
Telefona bakarño batzu han-hemenka, orai ba denetan, eta doblezka berdin, finkoaren aldean berrikitan sartua baita mugikor hori, ainitzek badutena sakelan edo esku-zakuan. Herria 2004-06-24
Mugikorretarako softwarea eta bideokonferentziak lantzeko. Berria - Ekonomia 2004-09-18
Harea mugikorretan harrapatuta zeuden, leporaino iristen zitzaizkien. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 21. orr.
Toki zingiratsua izan daiteke edo, esan ohi den bezala, harea mugikorrak. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.
Harea mugikorretan igeri ari balitz bezala ireki zuen bidea. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 143. orr.
Ezkerraldera hondar mugikorrezko padura zabala duzu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.
Libertateak, ordea, lur mugikorretarik ninderaman, zalantzaz zalantza, eta nik, batzuetan, zalantza egiten nuen zalantzaz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 229. orr.
irudi mugikor (4); laborategi mugikor (4); telefona mugikor (5); telefono mugikor (5)
mugikorra falta (3); mugikorra izango (3); telefono mugikorra (8)
irudi mugikorrak (4); mugikorrak kalte (3); mugikorrak kalte egindako (3); telefonia mugikorrak (3); telefono mugikorrak (3)
aulki mugikorreko (3); telefonia mugikorreko (6)