Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsu badago ere, mugitu egin behar du, eta mugiarazi. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.
Durant jaunak mihi-punta atera eta emeki mugiarazi zuen bere goi-ezpain busti eta labainkorretik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
Ragga, dub, jungle, reggae gozoa... jesarrita ez bazaudete mokorrak mugiaraziko dizkizuen musika... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 14. orr.
Hala gurpilak, aurrerantz mugitzen delarik, berarekin batera beheko danborrari eragingo dio eta honek bere hortzarekin goiko gurpilaren hortzak mugiaraziko ditu buelta bakoitzarekin hortz bana biraraziz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.
Bere ahal eta borondateaz inguruko esfera birarazi eta mugiarazten duena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 181. orr.
-Horixe da gauza guztiak mugiarazten dituen printzipioa. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 112. orr.
-Ez al dik barruko errairik mugiarazten? -esan zidan, errukia eta pena dena batera adierazten zuen aurpegieraz. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.
Zu zerk mugiarazten zaitu: zalantzak, jakin nahiak, erakutsi nahiak...? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 243. orr.
Zer nolako ezinegonak mugiarazten ote zuen Marro, galdetu izan diot beti neure buruari. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.
Talde asko dago auzoan, eta horrek jendea mugiarazten du. Berria - Euskal Herria 2006-04-25
Herritarrak «mugiarazteko» xedearekin manifestaziora deitu dute heldu den larunbaterako, Iruñean. Berria - Euskal Herria 2004-02-24
Beldurrak mugiarazi ditu enpresak. Berria - Gaiak 2004-11-19
Sermoi luzeak ipurdia mugiarazten du, eta motzak bihotza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.
mugiarazteko gai (3)